0 Comment

1986

1986an EKINTZA FUNDAZIOA, fundazio kultural pribatua, sortu zen. Hasierako sustatzaileen donazioei esker, aipatutako fundazioa EKINTZA ikastolaren entitate nagusi eta titularra izatera pasa zen. Zuzenbide juridiko honek, ikastolari, ikastetxe batean garrantzitsua den egonkortasun instituzional handia ahalbidetzen dio.

Urte berean, EKINTZAk “Eusko Ikastola Batza” (EIB) Ikastolen Elkartearen sorrera bultzatu zuen, elkarte honetan ikasleen %25 baino gehiago diren 12 ikastola daude.