Txitoak EKINTZA-n!

Ahuntzek eta Xaguek bisita polita jaso dute: txitoak izan dituzte gelan!

Natura oparoa dugu inguruan, eta ez sarritan bisitatzen ditugun lekuak bakarrik. Animaliak ere natura dira, eta oraingoan haiez gozatzeko aukera izan dute Xaguen eta Ahuntzen gelako ikasleek. Txitoak izan dituzte gelan, eta haiek ikusteko eta ukitzeko aukera izan dute. Ezezaguna ezagutu, beldurrak gainditu eta ikasi, hezi. Horixe lortu dute ikasleek ekintza honekin. Eta gozatu ere, izugarri gozatu dute!!

Ikusi bideoa!