Xoxoten izan dira BAGOAZ taldeko mendizaleak

IGE edo AMPA-k sortutako mendizale taldeak txangoak egiten jarraitzen du, eta oraingo honetan Xoxote mendian izan dira.

Ikasturte hasieran hasi zen EKINTZAko mendizale taldea asteburuetan irteerak egiten. Ordutik, hilean behin egiten dituzte irteerak, ikastolako familia guztiei zuzenduta. Kirola, familia, natura, lurraldea, ingurumena, lagunartea… bultzatzea ditu helburu talde honek, eta helburu nagusitzat dute mendia eta mendizaletasuna ikastolako familia guztiei gerturatzea.

Hala, eta oraingoan, eta eguraldia lagun zutela, Xoxote mendian izan dira.

Irteerei buruzko informazio gehiago nahi duenak AMPA-rekin jarri daiteke harremanetan.