Yoga eskolak jaso dituzte Batxilergoko ikasleek

Osasuna eta gorputz heziketa funtsezkoak dira EKINTZA ikastolan. Horregatik, liburuetatik, ordenagailuetatik, geletan landutako edukietatik eta koadernoetatik aparte, bestelako eremuetan ere bi alor horiek lantzen saiatzen gara.

Helburu horri lotuta, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek yoga eskolak jaso dituzte YOGA SHALAren eskutik.

Yogak erlaxatzen laguntzen du, estresa murrizten du eta kontzentratzen laguntzen du. Norberarenganako konfiantzan sakontzeko balio du, eta osasun aldetik ere abantaila ugari ditu: presio arteriala jeisten du, bihotz taupadak orekatzen ditu, digestio aparatua arintzen du eta hobeto lo egiten laguntzen du. Ezaugarri guzti hauek kontuan hartuta, eta gure ikasleen ongizatea hobetzeko helburuarekin egindako ekintza izan da.

Gainera, bestelako kirol edo ariketa saio bat egiteko ere balio izan du. Eskerrik asko YOGA SHALA zure ezagutzak gurekin partekatzeagatik!