Garraioa

Gure ikastolako garraioaren zerbitzu eremua zabala da, Donostia eta bere ingurura iristen dira gure autobusak. Joan edota etorria ikasmailen ordutegi desberdin guztiekin koordinatzen dira, eskolaz kanpoko jardueren amaierako azken zerbitzua barne.

Garraio arduradunak ikasturtero antolatu eta egokitzen ditu ibilbideak eta geltokiak egiten den eskaerara, zerbitzuaren eraginkortasun handiena ziurtatuz. Zerbitzu guztietan, 14 urte baina gazteagoak diren erabiltzaileekin, EKINTZAko monitoreak arduradun bezala bidaiatzen du.

Begirale taldearen antolaketa eta koordinazioa ere garrantzitsua iruditzen zaigu, zerbitzurik onena eskaintzearren. Halaber, autobus eta ikastolako idazkaritzaren artean etengabeko harremana ziurtatzen duen radio-telefono bidezko komunikazio sistema mugikorra erabiltzen da edozein ezustekori egoki erantzuteko.

2022 - 2023 Ibilbideak