Matrikulazio prozesuaren hasiera bezala, EKINTZA Ikastolak, banakako bisita gidatuak antolatzen ditu.
Deitu edo emailez kontaktatu.
Gure hiri eder honek eskaintzen dizkigun natur baliabideez gozatzen jarraitzen dugu. Hala, Ahateek eta Untxiek egin zuten moduan, Xaguek eta Ahuntzek ere hondartzaz gozatu dute.
Osasuna eta gorputz heziketa funtsezkoak dira EKINTZA ikastolan. Horregatik, liburuetatik, ordenagailuetatik, geletan landutako edukietatik eta koadernoetatik aparte, bestelako eremuetan ere bi alor horiek lantzen saiatzen gara.
Aurreko astean egin zuen eguraldi ona aprobetxatuz, Donostiak eskaintzen dizkigun natur eremuez gozatu zuten haur hezkuntzako 3. mailako ikasleek. Ahateak eta Untxiak hondartzara eta parkera joan ziren, jolastuz, naturaz gozatuz eta aire librean gozatuz goiza igarotzera. Begira zein ondo pasa zuten!
Donostiako Udalak antolatuta, hiria hobetzeko helburua duen Inn Challenge-aren 4. edizioan parte hartu dugu. Lau hilabetez gogor lan egin dugu gaur egungo pandemia egoeran hiria hobetzeko hainbat erronkari erantzuteko, eta sari bat ere irabazi dute EKINTZA-ko ikasleek!