Erabiltzaileak konektatzeko erabiltzen duen gailuan (ordenagailua, telefonoa, tableta eta abar) web-zerbitzari batek prozesa dezakeen informatika-fitxategi bat da kukia. Erabiltzailea berriz konektatzen denean haren ezaugarriak eta/edo hobespenak ezagutzeko eta/edo webgunearen erabilera eta bertako nabigazioa errazteko erabiltzen da, hainbat abantaila eskaintzen baititu zerbitzu interaktiboak egiteko. Kukiak, beste hainbat xederen artean, erabiltzailearen saioa kudeatzeko (esate baterako, bere pasahitza hainbeste aldiz idatzi behar ez izateko) edo webgune bateko edukiak haren hobespenetara egokitzeko (esate baterako, hizkuntza) erabiltzen dira. Kukiak “saiokoak” edo “iraunkorrak” izan daitezke. Lehenengoak ezabatu egingo dira erabiltzailea haiek sortu zituen webgunetik irteten denean eta besteak, aldiz, gailuan geratuko dira data jakin batera arte.
Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute kukiak erabiltzea, baina erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake kukiak jaso izanaren berri eman diezaion ordenagailuaren pantailan eta, hartara, bere gailuan instalatzea eragozteko aukera izan dezan. Kasu horretan, webgune honetako zerbitzuen funtzionamenduaren bizkortasuna eta kalitatea murriztu egin daiteke.
Webgune honek hainbat kuki mota erabiltzen ditu, ondoren zehazten diren xedeetarako:
Kukia | Iraupena | Mota | Helburua |
---|---|---|---|
PHPSESSID | Saioa | Berezkoa | Erabiltzailearen saioa aktibo mantentzea, ausazko identifikatzaile bat esleituta |
viewed_cookie_policy | 1 urte | Berezkoa | Kukien abisua onartu edo ez |
qtrans_front_language | 1 urte | Berezkoa | Erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza gogoratzea |
Web nabigatzaileak kukiak kudeatzeko tresnak dira. Erabiltzaileak, nahi badu, kukiak desaktibatu eta/edo ezabatu ditzake, osorik edo zati batean. Horretarako, nabigatzaileek kukiak tratatzeko ematen dituzten konfigurazio-aukerak kontsultatu behar ditu.