EKINTZA Ikastolan zure semeari edo alabari etorkizunean rol protagonista eta garrantzitsua izateko behar duena eskaintzen diogu.
EKINTZA Ikastolan etengabe hobetzen ari den hezkuntza-programa garatzen ari gara. Arreta pertsonalizatua eta berrikuntzaren aldeko apustua dira gure ereduaren ardatz nagusiak. Eredu honen helburua hauxe da: zure semeak edo alabak ikastolan egiten duen ibilbidean zehar, 2 urtetik 18 urtera, bere potentzial guztia garatzea. Ikasle bakoitzari hurbiletik jarraitzeko konpromisoa, gure irakasle, hezkuntza-laguntza eta orientazio pertsonaleko lan talde profesional eta egonkorrari esker ere bada.
Azken batean, EKINTZA Ikastolan haurrekin batera hazten den hezkuntza eskaintzen diegu familiei, gaitasun akademikoa espiritu kritikoarekin, erantzukizunarekin, errespetuarekin eta elkartasunarekin uztartzen dituen eredua.
Gure ateak beti irekita daude zuretzat.
Datorren urtarrilaren 13an, informazio jardunaldi kolektibo bat antolatu dugu familientzat. Hala ere, bisita pertsonalizatu bat egitea nahiago baduzu, elkar ezagutzeko hitzordu bat adostuko dugu.