Pole-position instalazioak, eremuak ere hezi egiten duelako

EKINTZA ikastolan uste dugu proiektu pedagogikoa bezain garrantzitsua dela hura garatzen den lekua. Erabat uste dugu eremuak ere hezi egiten duela, eta, horregatik, urtez urte, beharrezko inbertsioak egiten ditugu gure ikasleei gune eta instalazio zainduak eta diseinatuak eskaintzeko, garapen integral optimoa izan dezaten. Berriena, plaka fotovoltaikoak jartzea, ingurumena zainduz geure burua energiaz hornitzeko.

Familia-giroko ikastola gara, ikasturteko bi lerrokoa, baina tamaina handiko ikastetxe bati dagokion ekipamendu akademiko, ludiko eta kirolekoa dugu. Azpiegitura oso-osoak ditugu, 2 eta 18 urte bitarteko ikasleen garapena kontuan hartzen dutenak, eta, beraz, ziklo bakoitzak bere adinari dagozkion gune eta baliabideak ditu.

Adibidez, Haur Hezkuntzako 2 urteko gela duela gutxi birmoldatutako eremua da. Barruko eremu handi, seguru, bizigarri eta argitsua, gure txikiek bakarrik erabiltzen duten kanpoko patio estali batera zabaltzen dena. Eremu hori, gure ikasleek ikastolarekin duten lehen kontaktua, miniaturazko unibertso bat da, non jolas librerako pentsatutako manipulazio-materialez gozatzen duten hezkuntza-txokoetan, guztiak adimen anitzei lotuak eta, jakina, psikomotrizitatea garatzeko proposatuak.

Ikastolan patio zabalak ditugu, estaliak eta aire zabalekoak, zikloka erabiltzen direnak. Psikomotrizitate-gela eta gimnasioa, lan-gelak, liburutegia eta laborategiak ditugu. Horrek guztiak hezkuntza-ingurunea osatzen du, eta, horren osagarri, musika-eskola propioa eta kirol-instalazioak daude.

EKINTZA ikastolan hauek ditugu:

  • bi padel-pista
  • pilotalekua
  • futbol-zelaiak eta saskibaloi-kantxak
  • atletismoko pista
  • hockey-zelaia
  • kiroldegi estali bat eta aire zabaleko beste bat

Gainera, zorionekoak gara, egunero gure ikasleentzat janaria prestatzeko aukera dugu eta. Garrantzi handia ematen diogu elikadurari, eta, horregatik, profesionalek diseinatutako dieta orekatu baten alde egiten dugu, sasoiko eta tokiko ekoizpeneko elikagaiak barne. Norberaren instalazioetan prestatu berri denak zapore hobea izaten du.

Eta, hori guztia, ingurune zoragarri batean. Izan ere, EKINTZA ikastola Donostiako Antiguo auzoko gain batean dago, naturaz inguratutako gune lasaian, Ondarretako hondartzatik metro gutxira, eta horrek hamaika aukera ematen dizkigu haurrei hazten eta hezten laguntzeko.

 

Gure hezkuntza-proposamena, lantaldea eta instalazioak ezagutu nahi badituzu, zatoz gu ezagutzera. Eskatu bisita pertsonalizatua, edo parte hartu urtarrilaren 13rako antolatu dugun ate irekien jardunaldian.

Deitu iezaguzu 943 21 03 07 edo eman izena hemen.