Ikastolan lau hizkuntza lantzen dira: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa (hautazkoa). Euskara eta gazteleraren garapenaren eskutik pertsona elebidun orekatuak lortzea da aurreikusten den lehenengo helburua, hau da, bi hizkuntzetan antzeko gaitasuna lortzea. Eleaniztasunaren ikuspegia ingelesak osatzen du komunikazio konpetentzia zabala lortuz. Euskara dugu hizkuntza nagusia komunikazio esparru informaletan zein ikasgelako eremu formaletan, solaserako zein ikasteko hizkuntza, alegia. Gaztelera zein ingelesa, nagusiki, esparru formaletan lantzen da. DBH eta Batxilergoan hautazko ikasgaia den frantsesa lantzean oinarrizko komunikazio gaitasuna lortzea da asmo nagusia.
Hizkuntza Proiektua
Haur Hezkuntza (2-6 urte) | Lehen Hezkuntza (6-12 urte) | Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte) | Batxillergoa (16-18 urte) | |
---|---|---|---|---|
Euskara | Eskola curriculumaren elementua. Errefortzua Haur Hezkuntzan | |||
Gaztelania | Berariazko Irakasgaia Lehen Hezkuntzako 1.etik | |||
Ingelesa | Berariazko ikasgaia 4 urtetik | |||
Frantsesa | Hautazkoa 14 urtetik |
Hizkuntza Azterketa Ofizialak
EGA- HABE3
FIRST-ADVANCE