Ekintza Ikastolako ebaluazio metodologiak ikasle konpetenteak garatzea du helburu

EKINTZA Ikastolan gure sorreratik arduratu izan gara etengabeko hezkuntza hobekuntzaz. Urteetan zehar, curriculumarekin, metodologiarekin eta ebaluazioarekin lotutako hainbat ekimen garatu ditugu. Eta gure ikasleei egiten diegun jarraipen eta arreta pertsonalizatuari leial, bilakaera horren guztiaren emaitzetako bat da hain zuzen ere EKINTZA Ikastolaren Ebaluazio txostena, zeinak ikaslearen ikuspegi konpetentziala neurtzen duen ebaluazio metodologia baten emaitza da.

Ildo horretan, eta jomugan gure helburua izanik, hau da, etorkizuneko gizartean lan egiteko eta bizitzeko gai izango diren ikasle konpetenteak trebatzea, EKINTZA Ikastolan lantzen  dugun ebaluazioa  3 zutabetan jasotzen da: Ezaguerak, Prozedurak eta Jarrerak. Ezaguerak ikasgai bakoitzaren inguruan ikasleek dakitena neurtzeko balio du, Gaiaz jakin esaten diogu; Prozedurak Egiten Jakin bezala ezagutzen duguna hartzen du kontuan, eta horretarako hainbat faktore aintzat hartzen dira, hala nola Komunikazioa, Lan ohitura eta estrategiak, ekimena-lankidetza-sormena eta IKT erabilera. Hirugarren zutabeak, Jarrera deritzona, eremu pertsonalari erreparatzen dio eta autoezagutza, autoregulazioa, asertibitatea, enpatia eta elkarbizitza bezalako ezaugarriak jasotzen ditu. Guk Izaten jakin bezala izendatu dugu.

Ikastolako ebaluazio txostena prestatze aldera, LOMLOEK ondorengo zortzi gaitasunen lanketa eskatzen digu: Hizkuntza komunikazioa, Eleaniztasuna, Stem, Digitala, Pertsonala, soziala, ikasten ikastekoa, Herritartasuna, Ekintzailetza eta Kontzientzia eta adierazpide kulturalak. EKINTZA Ikastolaren erronketako bat izan da gaitasunak ikasgai eta adierazleekin lotzea, gure ikasleen erabateko ebaluazioa lortu asmoz. Horren adibide gisa da, esaterako, Hizkuntza Komunikazioa eta Eleaniztasuna gaitasunen barruan sartzen dugula ikasgai guztiek ebaluatzen duten Prozeduren zutabeko Komunikazio adierazlea, edota Herritartasuna gaitasunean txertatu dugula ikasgai guztien Jarreretan jasotzen den Asertibitatea-enpatia eta elkarbizitza adierazlea.

Ezaguerak, prozedurak eta jarrerak neurtuz, erabateko ebaluazioa lortzen dugu, ebaluazio hezitzailea

EKINTZA Ikastolan, oso presente daukagu gure ikasleek 2 urtetik 18ra urtera arteko ibilbidea urratzen dutela gure ikastetxean, eta, hortaz, irizpide hauek hazten eta egokitzen doaz gure ikasleen garapenarekin bat eginez. Txikienen kasuan, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatan, esaterako, Ezaguerak eta Prozedurak antzeko pisua daukate ebaluazio sisteman. Aurrerago, aldiz, ikasmailan gora egin ahala, Ezaguera arloa nagusitzen joango da, DBHko azken mailatan eta Batxilergoan gailenduz bereziki.

LHko lehenengo mailatan Ezaguerak eta Prozedurak antzeko pisua daukate ebaluazio sisteman. Ikasmailan gora egin ahala, Ezaguera arloa nagusitzen joango da, DBH-Batxilergoan nagusiki

Honekin guztiarekin, betiere ikaslea erdigunean jarriz eta bere ibilbidean zehar bidelagun izanda, lortzen dugu EKINTZA Ikastolan gure ikasleen erabateko ebaluazioa, benetako ebaluazio hezitzailea.

Download (PDF, 586KB)