Idazkaritza

Idazkaritzak etengabeko arreta eskaintzen dio goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:45era arte leihatilara hurbiltzen den zein telefonoz edo emailez harremanetan jartzen den edozein ikasle edo gurasori. Bertan kudeatzen dira garraio eta jangelako zerbitzuen gaiak, eguneroko aparteko gertaerak, tutore eta gurasoen arteko komunikazio eta oharrak … eta orokorrean burokraziaren kudeaketatik haratago doan arreta zerbitzu integrala eskaintzen die familia guztiei.