Kirolak

EKINTZA ikastolak, hezkuntza integrala lantzen duen neurrian, ahalegina egiten du ikasleek eskolaz kanpoko jardueren artean kirola aukera anitzak izan ditzaten eta gelako espazioa bezain eremu hezitzailea izan dadin, hau da, balioen barneratzearen ikuspegiarekin. Ikastolak ahalegin handia egiten du ikasleen partaidetza sustatzearren, horretarako antolaketa eta koordinazio lan serioa egiten du, arretaz zaintzen ditu materialak zein giza baliabideak eta giro ona eta elkarbizitza atsegina lantzen ditu.