Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa | |
---|---|
Arduraduna | EKINTZA Fundazioa (NIF: G20087961) |
Legitimazioa | EKINTZAko Hezkuntza Proiektua, Jarduerak eta Balioak ezagutaraztea; EKINTZA osatzen duten pertsonen artean (ikasleak, familiak, etab.) harremanetan jartzeko tresna bat ematea; webgunearen erabilera kudeatzea eta aztertzea; eskaerei erantzutea; EKINTZAko jardueren berri ematea eta zabaltzea |
Legitimazioa | Legez eta estatutuen arabera EKINTZAren helburuak lortzeko datuak tratatzeko beharra, interes legitimoa eta berariazko adostasunaz (oinarri legitimatzaile nagusiak) |
Hartzaileak | Legez ezarritako komunikazioak; webgunean lotutako irudiak eta datuak argitaratzea eta EKINTZAren sare sozialetan agertzea |
Eskubideak | Zure datu pertsonalen babesari buruzko eskubideak erabil ditzakezu Tontorgoxo, 18, 20018an Donostia (Gipuzkoa), tef. 943210307, edo ikastola@ekintza.eus helbide elektronikoaren bidez. |
PRIBATUTASUN POLITIKA – DATU PERTSONALEN BABESA
1. Tratamenduaren arduraduna eta helburuak
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko indarreko Araudia, bereziki 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“DBEO”) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (“DPBLO”) betetzeko, erabiltzaileei jakinarazten diegu posta elektronikoaren bidez ematen dituzten datu pertsonalak, eta webgune honetan kokatutako edo emandako inprimakien, eremu pribatuen edo beste edozein bitartekoren zein mekanismoren bidez bidaltzen dituztenak EKINTZA FUNDAZIOAren (IFZ: G20087961,) (aurrerantzean, “EKINTZA” edo “tratamenduaren arduraduna”) datu-tratamenduen sistemetan sartuko direla ondorengo helburuekin: EKINTZAren Hezkuntza Proiektua, Jarduerak eta Balioak ezagutzera emateko, EKINTZAren eta lotutako pertsonen (ikasleak, familiak, etab.) arteko harremanetarako tresna bat izateko, sare sozialetako webgunearen eta kanalen erabilera kudeatu eta aztertzeko, kontsultei eta eskaerei erantzuteko, EKINTZAren jarduerei buruzko informazioa eta zabalkundea emateko, bere jardueraren funtzio eta interes legitimoak kudeatzeko, buletinak eta albisteak bidaltzeko eta etorkizuneko informazio-komunikazioak bidaltzeko.
2. Oinarri juridikoak eta legitimatzaileak
Deskribatutako datuen tratamenduen oinarri juridikoak honako hauek dira: datuen babesari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, datuak tratatzeko adostasuna (adibidez, harremanetarako formularioak), datuak tratatzeko beharra, legez eta estatutuen arabera EKINTZAren helburuak lortzeko (adibidez, Ikastolan matrikulatzea edo nabigatzea eta gure webgunea erabiltzea), tratamenduaren arduradunak legezko betebeharrak betetzea (adibidez, gai honetan eskumena duten herri-administrazioei egin beharreko nahitaezko jakinarazpenak) eta/edo tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa (adibidez, gure jardueren irudiak argitaratzeko).
Pribatutasun-politika hori onartzeak berekin dakar, nahitaez, berariazko baimena ematea deskribatutako datuen tratamenduetarako, eta denbora-mugarik gabe gorde ahal izango dira aurreko paragrafoan deskribatutako helburuetarako, kontrakoa adierazi ezean.
Zure datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira. EKINTZA konprometituta dago erabiltzaileen datu pertsonalen pribatutasunarekin eta babesarekin, eta bere baliabideak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
EKINTZAk erabiltzaileei gomendatzen die Datuak Babesteko Euskal Bulegoak haurren eta gazteen datu pertsonalen babesari buruz garatu dituen materialak kontsulta ditzatela.
Informazio hori (teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) esteka honetan dago eskuragarri: https://www.avpd.euskadi.eus/
3. Datu pertsonalen bilketa
Tratamenduaren arduradunak ez dizu eskatuko datu pertsonalik emateko webgunean sartzeko. Dena den, webgunean zerbitzu batzuk erabili ahal izateko (erreserba-eskabidea, matrikulazio-inprimakia eta abar) erabiltzaileak datu pertsonalak eman beharko ditu, gehienbat identifikazio-datuak eta/edo harremanetarakoak. Erabiltzaileak askatasunez eta borondatez ematen ditu bere datuak. Eskatutako zerbitzua gauzatzeko behar duen informazio pertsonala besterik ez du eskatuko EKINTZAk.
Webgune honetan edozein eduki mota (datuak, dokumentuak, argazkiak edo beste edozein material) sartzen duen erabiltzaileak adierazi eta bermatzen du hemen adierazitako baldintzak eta indarrean dauden legeak betetzeko moduan egiten duela. Hirugarrenen datu pertsonalak sartzen dituen erabiltzaileak adierazten du datuon tratamendurako haien berariazko adostasun frogagarria daukala.
Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduta badaude, EKINTZAk haien guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko.
Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren, zuzentasunaren eta tratamendu legitimoaren erantzule bakarra, eta horren inguruko edozein erantzukizunetatik salbuesten du EKINTZA. Erabiltzaileek, nolanahi ere, emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta benetakoak direla bermatu eta horretaz erantzuten dute, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute.
Tratamenduaren arduradunak datu pertsonalak modu egoki eta bidezkoan bilduko ditu, bere webgunean jasotako xede, utilitate, zerbitzu eta/edo prestazioen arabera, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan. Hortaz, ez dira inoiz erabiliko bitarteko iruzurrezkoak, desleialak, legez kontrakoak edo nolabait ere erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jar ditzaketenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidaltzeak ezinbestean dakar berekin pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datu-tratamenduetarako baimena berariaz ematea.
4. Sarbide-gakoen erabilpena
Eremu pribatura sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Beren gakoak kudeatzeko gaitasunik ez duten adingabeen kasuan, gurasoek edo legezko tutoreek kudeatu behar dituzte, adingabeekin batera. Erregistratutako erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak telefonoz, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bitartekoren bidez eskatzen dizkion inori jakinarazi behar.
Erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea gomendatzen du EKINTZAk. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek erabil ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sartzeko gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, gutxienez urtean behin.
Erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea garrantzitsua da saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko da inork ezin izango duela bere informazio pertsonala eskuratu, baldin eta bere ekipoa norbaitekin partekatzen badu edo leku publiko batean ekipo bat erabiltzen badu.
Gakoa ahaztuz gero, erabiltzaileak EKINTZAri jakinarazi beharko dio, eta hark automatikoki esleituko dio gako berri bat. Lehen sarbidean aldatzea gomendatzen du EKINTZAk, erabiltzaileak harentzat gogoratzeko erraza den eta baimenik ez duen hirugarren batentzat ondorioztatzeko zaila den gako bat erabil dezan.
5. Segurtasun-etenak
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio EKINTZAri sarbide-gakoei dagokienez antzemandako edozein gertaera, segurtasun-eten, bidegabeko edo baimenik gabeko sarbide edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna arriskuan jartzen duen beste edozein gertakari. Abisu-mekanismo lehenetsiak 943210307 telefonoa eta ikastola@ekintza.eus helbide elektronikoa dira
6. Curriculumak
Webgune honen bitartez curriculum vitaea aurkezten duen erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen du bere datuak “Curriculumak eta langileen hautapena” izeneko datu-tratamenduan sartzeko. Etorkizunean enpresako langileak hautatzeko prozesuetan parte harrarazteko erabili ahal izango dira erabiltzailearen datuak. Halaber, EKINTZAk langileak hautatzeko prozesuak egiteko kontratatzen dituen kanpoko enpresei laga ahal izango zaizkie erabiltzailearen datuak.
7. Sare sozialetarako eta web-kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako (Facebook eta Twitter, besteak beste) eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaintzen ditu. EKINTZAk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan EKINTZArekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, kukien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen mende daudela, inoiz ez EKINTZAren mende.
8. Ekintzaren presentzia sare sozialetan
EKINTZAk profilak ditu sare sozialetan, bere helburuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
EKINTZAren profiletan erregistratzean, erabiltzaileak berariazko baimena ematen dio EKINTZAri bere datu pertsonalak Pribatutasun Politikaren arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak EKINTZAko sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko eta egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko erabil daitezke, informazio-komunikazioak bidaltzeko, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko, erabiltzaileak EKINTZAri eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko, eta, oro har, EKINTZAk sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie EKINTZAko sare sozialen bidez argitaratzen diren informazioak eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat eta hala badagokio, datu pertsonalak barne) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailea izango da bere argitalpenek indarrean dagoen legeria, dagokion sare sozialak ezarritako erabilera-arauak eta pribatutasun-politikak errespetatzearen erantzule bakarra eta EKINTZAk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. EKINTZAk alde bakarretik eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legeria, erabilera-arauak eta ezarritako pribatutasun-politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
EKINTZA Facebookeko, YouTubeko eta beste sare sozial batzuetako beste profil batzuen jarraitzaile da, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
EKINTZAk eskubidea du bide horretatik jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko. EKINTZAk edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan jaulkitako argitalpenak.
Sare sozialean jarraitzaile izatea onartzean edo “atsegin dut” sakatzean, adostasuna ematen ari zara: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren ingurunean tratatzeko, bere pribatutasun-politiken arabera; 2) EKINTZA zure kontaktuen zerrendako datuetara sartzeko; eta 3) argitaratutako albisteak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzeko.
9. Segurtasun-neurriak
EKINTZAk, bere datu-tratamenduetan bildutako datu pertsonalak tratatzen dituenean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea nahiz eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai gizakiaren ekintzak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, datu pertsonalen tratamenduen segurtasun-neurriei buruz aplikatzekoa den indarreko legeria aintzat hartuko da, bereziki DBEO, DPBLO eta beroriek garatzeko araudiak. Erabiltzaileei jakinarazten zaie, alabaina, informatika-segurtasuneko neurriak ez direla erasoezinak eta, hortaz, beti izango dela legez kontrako eta bidegabeko intromisioak izateko arriskua, baina horiek ez liratekeela EKINTZAren erantzukizunpekoak izango.
10. Interesdunen eskubideak
Zure datuak irispidean izateko, zuzentzeko edo ezerezteko, tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko, edo datuok transferitzeko eskubideak egikari ditzakezu, baita zure adostasuna kentzekoa, eta gai honi buruzko beste edozein eskaera egitekoa ere. Horretarako, idazkia bidal diezaiokezu tratamenduaren arduradunari EKINTZA Fundazioa, Tontorgoxo, 18, 20018 Donostia (Gipuzkoa), tef. 943210307, edo ikastola@ekintza.eus helbide elektronikora idatzi.
Eskabidearekin batera eskatzailearen nortasunaren egiaztagiriaren (NAN edo antzekoa) kopia bidali beharko da. Eskabidea legezko ordezkari gisa egiten badu, eskatzailearen nortasun-agiriaren kopiaz gain ordezkaritza horren egiaztagiria ere erantsi beharko du.
Eskaeren ebazpenarekin ados ez bazaude edo erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo beharko duzu: www.aepd.es
11. Indarraldia
EKINTZAk bere esku gordetzen du pribatutasun-politika hau bere irizpidearen arabera edo lege- zein jurisprudentzia-aldaketen ondorioz aldatzeko eskubidea. Tratamenduaren arduradunak aldaketaren bat sartzen badu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, erabiltzaileak horren berri izan dezan. Nolanahi ere, erabiltzaileak webgunean sartzen diren unean bertan aurreikusitako arauek zuzenduko dute haiekiko harremana. Horrexegatik gomendatzen dizu tratamenduaren arduradunak webgunearekin konektatzen zaren bakoitzean pribatutasun-politika hau bisitatzea.
12. Jurisdikzioa
Aplikatzekoa den legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak zuzenduko ditu EKINTZAren eta erabiltzailearen artean ezartzen diren harremanak. Hala ere, araudiak alderdiei foru baten mendean jartzeko aukera aurreikusten dienean, EKINTZA eta erabiltzailea, egoki lekiekeen beste edozein foruri espresuki uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
EKINTZAk pribatutasun-politika hau ez betetzea pertsegituko du, baita webgune honetan aurkeztutako edukien bidegabeko edozein erabilera ere, eta zuzenbidean egoki lekizkiokeen akzio zibil eta penal guztiak egikarituko ditu horretarako, izaera ekonomikokoak barne.