Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartzen dute ekimen honetan. Gela guztien arteko Olinpiaden festa da. Helburu nagusiak dira kirola sustatzea eta, Olinpiar jokoen moduan, kiroltasunaren balioak bultzatzea.
Ikastolan hasitako lehiaketak larunbat goiz batean ospatzen den kirol ekitaldi handian amaitzen dira. Egun horretan, aparteko kirol lehiaketetan jarduten dute ikasleek. Ikurrin eta dominen banaketak amaiera ezin hobea ematen dio kirol eta, batez ere, kiroltasunaren festari.