Jangelako zerbitzua irekia dago ikastolako ikasle guztientzat. Eskola ordutegien arabera antolatzen dira bazkari txandak. Ikastolaren hezkuntza proiektuaren barruan denbora eta espazio hezitzailetzat hartzen dugu bazkari eta eguerdiko atsedenaren garaia, beraz, jaki egoki eta osasuntsuak osatzen dituzte gure menuek eta eremu honetako begiraleen zereginak dira, bazkariaren zerbitzua kudeatzeaz gain, jangelako giroa eta elkarbizitza harremanak zaintzea. Halaber, begiraleek ikasleen elikatze ohiturak behatzen dituzte, hauen jarraipena egiten dute eta zailtasunen edota ohitura desegokien berri ematen dute.
Dietista batek prestatzen ditu menuak elikagaien oreka dietetikoak eta erabiltzaileen gustuak bat egiten saiatuz eta Olarainen sukaldatzen da. Jangelako zerbitzua irekia dago ikastolako ikasle guztientzat eta eskola ordutegien arabera antolatzen dira bazkari txandak.