Xedeak

Gure erakundeak fundazio pribatuaren izaera du, eta ikastola akonfesionala da.

Gure zeregina 2 eta 18 urte bitarteko haurrei kalitatezko heziketa orokorra eskaintzea da Euskal Kulturaren eta bere balioen testuinguruan, betiere beste kulturekiko errespetua eta ezagutza bultzatuz. Hezkuntza-sistema elebiduna da (euskara-gaztelania), eta bi hizkuntzen arteko ezagutza eta erabileraren arteko orekarik onena lortzea du helburu.

Helburu hori lortzeko antolatzen diren ekintzak, eskola barrukoak, osagarriak nahiz eskolatik kanpokoak, eta ikasleek erabiltzen dituzten zerbitzuak, era koordinatu eta koherentean daude antolatuak. Ikasle bakoitzaren banakako jarraipena egiten da, bere gaitasun guztiak garatu, ohiturak eta estrategiak eskuratu eta baloreak eta jarrerak barneratu ditzan, bere onerako eta gizarte osoaren onerako izango baita hori.

Badakigu gure eginkizuna zein garrantzitsua den; horregatik, ahal dugun neurrian, gure helburuak lortzeko behar diren giza baliabide nahiz bitarteko material eta tekniko guztiak eskaintzen ditugu, metodologia eta informazio eta orientazio prozesuekin batera. Hori guztia lortzeko behar diren baliabideak erdiesten ahalegintzen gara, baina, aldi berean, gure eskaintza gizarte osoarentzat eskuragarria izan dadila nahi genuke.

 

Ikuspegia

Hezkuntza zentroen artean EKINTZAk erreferentzia puntua izan nahi du honakoa lortzen duen neurrian:

  • Ikasleei prestakuntza integrala jasotzeko aukera emango die, beren gaitasunak erabat garatuz.
  • Ikasleek gure kulturaren barneko balioak barnera ditzaten eta beste kulturak ezagut eta errespeta ditzaten lortu behar du.
  • Elebitasun orekatua (euskara-gaztelania) bermatu behar du, eta baita hirugarren hizkuntza bateko gaikuntza ere.
  • Helburu horiek lortzen lagunduko duten giza eta gauza-baliabideak eta metodologiak txertatzerakoan berritzailea izan behar du. Eta IKTen erabileran, tresna metodologiko eta informazioaren eta ezagutzaren kudeaketarako oinarri diren neurrian, ikastetxe aurreratua izan behar du.
  • Kudeaketa Aurreratuaren eredutik eratorritako kudeaketa-ereduan nabarmendu behar du, bertan langileak, familiak eta hornitzaile nagusiak txertatuz.
  • Mekanismoak garatuko ditu, kontu ekonomikoengatik bertan sartzeko oztoporik inork izan ez dezan.

Balioak

Gure Erakundeak, antolamendu kolektiboa izaki, nahiz bertako kide bakoitzak egiten dituen jardueretan, geure gain hartzen ditugu honako alderdi hauek:

  1. Gure ikasleen heziketa orokorra da gure helburu nagusia, eta nolanahi ere, lehentasuna emango diegu pertsona gisa garatzearekin loturiko alderdiei.
  2. Pertsonen arteko harremanek errespetu eta tolerantziazko jarrera batean oinarriturik egon behar dute, horixe baita balio horiek besteei helarazteko modurik onena.
  3. Gure ikasleek erantzun banakatu bat merezi dute, beren premietara egokiturik dagoena.
  4. EUSKAL ESKOLA garen aldetik, EUSKARAren eta gure Kulturaren ezagutza eta erabilera bultzatuko ditugu. “Hezkuntza (kultura), lurrean erroturik eta unibertsora zabalik, askatasuna da”.
  5. Norbanakoak, kolektiboak eta ingurumenak ohitura osasungarriak beregana ditzatela bultzatu behar dugu.
  6. Ezinbestekoa da gure ikasleen gurasoekin etengabeko harremana izatea, baita horien inplikazioa eta lankidetza ere, berak baitira haien heziketaren erantzule nagusiak.
  7. EKINTZAko langileak gure ikasleen heziketa-prozesuan funtsezko elementuak dira, beraz, maila pertsonalean eta profesionalean eskaini behar zaie arreta, aipatutako prozesu horretan ahalik eta modurik onenean parte har dezaten.
  8. Talde-lana dugu erantzukizun partekatu baten adierazlerik onena eta gure zerbitzu eta jardueretan beharrezkoa den koordinazioa ahalbidetzeko modurik onena.
  9. Ikuspegi proaktibo eta berritzailea izan behar dugu metodologien eta bitarteko materialen ezagutzan, horiek txertatu daitezela ahalbidetzeko
  10. Gure hornitzaileek gure zerbitzuak hobetzen laguntzen digute.
  11. Etengabeko Hobekuntza da gure erreferentzia eguneroko lanean.