Bigarren Hezkuntza

12 urtetik 16 urte bitartean garatzen den etapa honetan gaurko gizartean bizitzeko gaitasun pertsonalak zein sozialak eta ikasketa akademikoak edo profesionalak arrakastaz burutzeko konpetenteak izan daitezen formazio zabala eta integrala eskaintzen diegu gure ikasleei. Horretarako, Lehen Hezkuntzan lortutako oinarrizko konpetentziak abiapuntutzat hartuta, ezaguera, prozedura eta jarreren lanean sakontzen dugu ikasleak era askotako baliabideen erabileran ongi treba daitezen.

BIDERATU

Bizitzan zehar ikasleak izango dituen premiei aurre egiteko gaitasuna eta trebeziak zabaltzearen eta oinarrizko konpetentziak sendotzearen alde egiten dugu. Bizitzak ekarriko dizkion erronkei erantzuteko eta erabakiak hartzeko nortasunaren eraikuntzan indartuko da eta bizitzan zehar erabilgarriak izango dituen tresna eta baliabide anitzak barneratuko ditu.

ANITZA

Arloen bidez konpetentzietan oinarritutako ikuspegia garatzen da , bai gelako jardunean bai ebaluazio irizpideetan. Dinamika mota desberdinak erabiltzen eta lantzen dira: lankidetza, talde-lana, banakakoa, proiektuak …. Teknologia berriak ere irakaste-ikaste prozesuaren ardatzetako bat dira.

HURBILETIK

Nerabezaroaren garaia tartean izanik, hurbiletik jarraitzen dugu ikaslearen ibilbidea. Adinak eskatzen duen arreta, malgutasuna eta hurbileko jarraipena zaintzen ditugu bai ikaslearekin harreman pertsonala landuz, bai gurasoekin elkarlana sustatuz.

INDARTU

Balioak eta haiengandik eratorritako jarrerak eta portaerak indartzeko une aproposa da. Horretan ahalegintzen gara eguneroko jardueretan eta eskola eremu guztietan. Gatazkak bideratzeko baliabideak lantzen dira eta erantzun eraikitzaileak, hezitzaileak bideratuz kudeatzen dira. Etika arloaren bidez era askotako egitasmoak edota unitate didaktikoak garatzen dira, adinari lotutakoak bereziki: osasuna, elkarbizitza, jazarpena, IKT-en erabilera, giza eskubideak …

Gure Txokoa