EKINTZA gara Pertsonak aktibatzen

EKINTZA gara, Donostiako erreferentziazko ikastola, duela 50 urte egiten genuen moduan, haur eta nerabe guztiak inspiratu, aktibatu, animatu eta zaintzen ditugu, desio dutena lor dezaten.

Talde konprometitua eta inspiratzailea gara eta ikasleei haien ezagutza eta autoezagutza bidaian zehar laguntzen diegu.

Proiektu pedagogiko propioa dugu, metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu eta bikaintasunera bideratuta dago. Errespetua da proiektuaren funtsezko ardatza. 2 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleei laguntzen diegu, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai diren pertsonak bihur daitezen. Pertsona orekatuak, errespetuzkoak, libreak eta autonomoak. Pertsona erreferenteak.

— Pertsona bakoitzaren potentzialean jartzen dugu konfiantza eta ikasle bakoitzaren aniztasuna eta talentu indibiduala aintzat hartzen dugu.