STEM & Arts Errealitatea diziplina anitzeko ikuspegitik ulertzea

EKINTZA Ikastolan ikasleen jakin-mina piztu nahi dugu eta haien gaitasun guztiak garatu. Horregatik, STEM&ARTS proiektuak lantzen ditugu: Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika, Artea eta Humanitateak.

Taldeko lanaren, sormenaren eta teknologiaren bitartez, ikasleek pentsamendu kritikoa eta gaitasun praktikoak garatzen dituzte, eta, aldi berean, etengabeko konexioa dute komunitatearekin eta ingurumenarekin, ikaskuntza erreal eta esanguratsua sustatzeko.

— Ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea dugu xede, artea eta humanitateak mundua ulertzeko funtsezko elementuak direla ahaztu gabe.