Musika eskola eta Abesbatza Ikastolako soinu-banda

EKINTZAko musika-eskola eta abesbatza dira gure ikastolaren soinu-banda. Adin guztietako 200 ikasle baino gehiagok hartzen dute parte, instrumentu bat joz -pianoa, biolina, zeharkako txirula edo gitarra- eta abesbatzan edo orkestran parte hartuz.

Zeharkako jarduera hori 1988an jarri genuen martxan eta etengabe hazten ari da. Irakasle espezialistak daude eta ikasleek musika esperimentatzeko aukera berdingabea dute eskolan.

Musika arloko irakaskuntza praktikoa, indibidualizatua eta pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokitua proposatzen dugu gure musika-eskolan.