— Ikasleak
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu ikastolan lantxoak egiteko. Erantzukizunak hartzeaz eta esperientzia-pertsonala lortzeaz gain, diru-sarrerak lortzeko aukera izango duzu.
- Zaintza-lanak liburutegian.
- Lehen Hezkuntzako ikasleei ikastolara sartzen eta ateratzen laguntzea.
- Errefortzu-eskolak Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikasleei laguntzeko.
- Ikastolak antolatzen dituen jarduera ludikoetako eta asteburuetako Txiki Planetako laguntzailea.
Interesatzen zaizu? IkasLAN programaren parte izan nahi baduzu, osatu dokumentu hau eta ekarri Idazkaritzara. Informazio gehiago behar baduzu, idatz iezaguzu ikastola@ekintza.eus helbidera edo gerturatu galdetzera.
— Familiak
Zure seme-alabak eskolako errefortzua edo ikastolara sartzeko eta ateratzeko laguntzea behar du? Adieraz iezaguzu zer zerbitzu interesatzen zaizun formulario hau osatuz eta eskatutako profilarekin ondoen bat egiten duen ikaslearen eskaintza bidaliko dizugu. Zerbitzua apuntatutako ikasleen eskuragarritasunaren araberakoa da.
— Alumni
Ikastolako ikasketak dagoeneko amaitu badituzu, baina gure Alumni komunitatearen parte izaten jarraitzen baduzu eta aldizkako ordaindutako lana nahi baduzu, IkasLAN programan eman dezakezu izena.
Interesatzen zaizu? IkasLAN programaren parte izan nahi baduzu, osatu dokumentu hau eta bidali ikastola@ekintza.eus helbidera. Argibide gehiago behar bazenu, zure esanetara gaude.