Haur Hezkuntza / 3-5 urte Garapenean laguntzen diegu konfiantzatik
— Haurrak dira haien ikaskuntzaren protagonistak
Etapa honetan, gure ikasleak dira haien ikaskuntzaren benetako protagonistak. Ikastolan errespetutik, konfiantzatik eta laguntza pertsonalizatutik lan egiten dugu, jolasaren bidez metodologia aktiboak sustatuz, funtsezko gaitasunen garapena bultzatzen dituzte eta.
Loris Malaguzziren ehun hizkuntzetan oinarritzen gara, haur bakoitzak hezkuntza-prozesuari ekartzen dizkion adierazpen, pentsamendu eta sorkuntza modu anitzak ezagutuz eta balioetsiz. Era berean, Bernard Aucouturier-en proposamena jarraitzen dugu: honek, adierazpenaren, mugimenduaren eta gorputzaren bizipenaren garrantzia azpimarratzen ditu haurraren garapen osoaren oinarri gisa.
Hori guztia Eskola Adimentsua delakoarekin dugun konpromisoaren barruan kokatzen da. Bertan, berrikuntza pedagogikoak funtsezko zeregina betetzen du ikaskuntza esanguratsuak eraikitzeko eta gure ikasleak erabat garatzeko.
Haur Hezkuntzako etapa honetan, irakasleen rola da prozesu kognitiboak gauzatzeko beharrezko baldintza sortzea eta gidari eta laguntzaile izatea. Hezkuntza-prozesuaren arduradun nagusia denez, familia ezinbestekoa da etapa honetan, horregatik, ikastolaren eta familiaren arteko lankidetza oso garrantzitsua da lehengo eskolatze urteetan.