2024/11/06
Datozen urteetan zure semearen edo alabaren garapenean lagunduko duen ikastetxea aukeratzeko unean al zaude? Datorren urtarrilaren 11n EKINTZA Ikastolako ateak irekiko dizkiegu zure egoeran dauden familia guztiei. Haur Hezkuntzan eskolatu behar baduzu, edo beste etapa baterako ikastetxe-aldaketa baloratzen ari bazara, zurekin egon nahi dugu, erabakirik onena har dezazun. Nahiago baduzu, eskatu bisita pertsonalizatua.
EKINTZA Ikastolan jakin badakigu zure semeari edo alabari hazkunde akademikoan, sozialean eta emozionalean lagunduko dion ikastetxea aukeratzea erabaki garrantzitsua eta konplexua dela, bai eskolatzen duzun lehen aldia bada, bai ikastetxez aldatzea baloratzen ari bazara.
Datorren otsailean irekiko da 2025/2026 ikasturterako matrikulazio epea. Eusko Jaurlaritzak laster ezarriko ditu datak, baina oraindik zehaztu gabe daude. Gure webgunean zure familiari eskaintzen diogun hezkuntza-proposamen integrala, lana eta familia uztartzen laguntzeko zerbitzuak eta EKINTZA Ikastolan garrantzitsuak diren balioak kontatzen saiatu gara.
Dena den, ziur gaude aurrez aurre galdera asko egin nahi dizkiguzula, gure instalazioak ikusi eta giza taldea ezagutu.
Hori horrela, ate irekien eguna antolatu dugu, ikastola bisitatu eta gure proiektu pedagogikoa eta ingurunea bertatik bertara ezagutu dezazun.
Urtarrilaren 11n izango da, eta hantxe izango gaituzue gure proiektuaren berri emateko eta zuen kezka eta zalantzak argitzeko. Erabakirik egokiena har dezazuen bidelagun gaituzue.
Zer egingo dugu ate irekietan?
Gustu handiz hartuko zaituztegu gure hezkuntza proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, baita gure instalakuntzen xehetasun guztiak partekatzeko ere. Izan ere, zuen seme alabak nola eta non ariko diren jakitea funtsezkoa baita familiek bizi duzuen une erabakior horretan.
Hasteko, ikastolako lantaldeak ongietorria emango dizuegu familia guztiei eta ondoren, 2 urteko haurren familiak Haur Hezkuntzako 2 urtekoen espazioak ezagutzen hasiko duzue ibilbidea, eta pixkanaka ikastola osoa ezagutzeko aukera izango duzue.
LH, DBH eta Batxilergokoak, etapa bakoitzari dagokizuen informazioa jasotzeaz gain, bakoitzaren instalakuntzetan barrena gidatuko zaituztegu.
Bisitaren ostean, tartetxoa hartuko dugu familia bakoitzarekin solasteko, sor daitezkeen galderei erantzuna eman asmoz.
Ate irekiak eta banakako bisitak
Urtarrilaren 11n gure hezkuntza proiektua ezagutu eta ikastolan bisita gidatu bat egin ahal izango duzue zalantza guztiak argitzeko.
Data ez datorkizue ondo? Edo banakako bisita bat nahiago duzue? EKINTZA ikastolako ateak beti daude zabalik, beraz, beste edozein egunetan lasai etorri eta hitz egin dezakezue. Idatz iezaguzue eta harremanetan jarriko gara bisita pertsonalizatua hitzartzeko.
Aukeratzen duzuen formula edozein izanda ere, gure helburua izango da hautaketa- eta matrikulazio-prozesu honen urrats bakoitzean behar duzuen babesa eta informazioa jasotzea.
Ate irekien jardunaldian izena emateko formulariora joan edo bisita pertsonalizatua eskatu.