Batxilergoko 1. mailako gure ikasleen lana saritu du Donostia Innovation Challengek

2025/02/14

EKINTZA Ikastolan ikasleen jakin-mina piztu eta gaitasun guztiak garatze aldera STEM & ARTS proiektuetan lan egiten dugu: Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika, Artea eta Humanitateak biltzen dituena. Talde-lanaren, sormenaren eta teknologiaren bidez, gure ikasleek pentsamendu kritikoa eta gaitasun praktikoak garatzen dituzte, komunitatearekin eta ingurumenarekin etengabe lotuta ikasiz. Zentzu horretan, Donostia Innovation Challenge-ren edizio berri batean parte hartzea aukera paregabea izan da filosofia hori modu praktikoan aplikatzeko. Eta, gainera, Batxilergoko 1. mailako ikasleek garatutako bi proiektu aitortu dituzte!

 

Batxilergoko 1. mailako gure ikasleen lana saritu du Donostia Innovation Challengek

 

EKINTZA Ikastolan STEM & ARTS diziplinen aldeko apustua egiten dugu eta talde-lana, sormena eta teknologia sustatuz egiten dugu. Horrela, gure ikasleek pentsamendu kritikoa eta gaitasun praktikoak garatzen dituzte, komunitatearekin eta ingurumenarekin etengabe lotuta ikasiz. Horri esker, ikaskuntza erreala eta esanguratsua da, eta garapen pertsonala eta profesionala bultzatzen ditu. Zentzu horretan, Donostia Innovation Challenge-ren edizio berri batean parte hartzea aukera paregabea izan da filosofia hori modu praktikoan aplikatzeko. Donostiako Sustapenak bultzatzen duen urteroko erronka ospetsu honek, punta-puntako teknologiak erabiliz, tokiko arazoei irtenbide berritzaileak emateko gonbita egiten die ikastetxe, unibertsitate eta lanbide heziketako ikasleei.


Hala, Batxilergoko 1. mailako gure ikasleek lanari ekin zioten eta 15 astez taldean lan egin zuten, ideia berriak esploratuz eta ezagutzak aplikatuz beren proiektuei forma emateko. Ikaskuntza, ahalegin eta sormen-bide bat izan da, "une entretenigarri eta dibertigarriekin, emaitza oso ona izan duena: talde finalista bat dugu, eta beste batek proiektu berritzaileenaren saria jaso du!", esan digu harro Ander Urangak, prozesuan lagundu dien irakasleak.

 

Benetako eragina duten gure proiektuak


ECOVERTICAL – Proiektu berritzaileenaren saria
Telmo Apaolazak, Lucía Olloquiaguik, Unax Goiriastuenak, Gabriela Azanzak, Igor Brionesek eta Ander Mitxelenak osatutako talde honek lorategi bertikalak sortzeko egitura hexagonal bat diseinatu du, Donostian berdeguneak handitzeko helburuarekin. Jasangarritasuna, diseinua eta 3D teknologia uztartzen dituen proiektua, gure ingurunea hobetzeko.

ETORKIZUNA – Donostia Innovation Challengeko finalista
Abraham Maiza, Laura Izaguirre, Laura Fernández, Jon Cortabarria eta Juan Abadek osatutako taldeak betaurreko adimendunak garatu ditu itsuentzat edo ikusmen murriztua dutenentzat. Sentsore integratuei eta entzungailu ez-inbaditzaileei esker, betaurreko horiek oztopoak detektatzen dituzte eta informazioa ematen dute audio bidez, erabiltzen dituztenen mugikortasuna eta autonomia erraztuz.

 

Prozesu aberasgarria
Proiektu horien garapena benetan aberasgarria izan da Donostian arazoak identifikatu zirenetik konponbide berritzaileak sortu arte, gure ikasleek erakutsi dute benetako inpaktua duten ideiak ikertzeko, diseinatzeko eta garatzeko gaitasuna dutela. Gainera, punta-puntako enpresetako adituen orientazioa izan dute, hala nola Domotek eta Nuavis enpresena, eta horiek beren ideiak bideratzen eta 3D inprimaketan eta errealitate birtualean dituzten ezagutzak sustatzen lagundu diete. Benetako edozein proiektutan bezala, proposamenen bideragarritasun ekonomikoa ere landu dute, eta beren zenbakiak balizko inbertitzaileei aurkezteko.

EKINTZA Ikastolatik erronka handi honetan parte hartu duten ikasle guztiak eta edizio honetan parte hartu duten 10 ikastetxeetako 357 ikasleak zoriondu nahi ditugu. Zorionak! Esperientzia ikaragarria izan da, zalantzarik gabe STEM diziplinen alde eta Donostian hazkunde pertsonal eta profesionalerako aukerak eskaintzearen alde egin dugun apustua indartu duena.

Gure gazteen berrikuntza, sormena eta talentua sustatzen dituzten ekimenak bultzatzen jarraituko dugu, jakin badakigulako etorkizuna eurenak bezalako ideiekin eraikitzen dela.
Donostia Innovation Challengen hurrengo edizioan ikusiko dugu elkar!