OINBUS: Elkarrekin ttipi-ttapa ikastola jasangarriago baterantz

2025/05/16

EKINTZA Ikastolan urrats bat gehiago egiten ari gara mugikortasun eredu osasuntsuago, seguruago eta jasangarriago baterantz. Gure hezkuntza-komunitateak bultzatzen duen mugikortasun-planaren barruan, OINBUS ekimen berritzaile eta dibertigarria sortu da, eta datorren astean jarriko dugu martxan proba pilotu gisa, maiatzaren 19tik 23ra.
 

 

 

OINBUS: Elkarrekin ttipi-ttapa ikastola jasangarriago baterantz

Eta… zer da zehazki OINBUS?
Oso erraza: autobus bat bezalakoa da... baina oinez! Lehen Hezkuntzako haur talde bat elkarrekin joango da ikastolara, helduek lagunduta. Edozein autobusetan bezala, OINBUSek geltokiak, ordutegi finkoak eta ibilbide seguruak ditu. Haurren autonomia sustatzeko, loturak sendotzeko eta planeta zaintzeko modu bikaina.
 

Nola funtzionatuko du?
Probako aste honetan:
• Irakaslegoak izango du taldeari laguntzeko ardura.
• Goizeko eta arratsaldeko taldeak antolatuko dira.
• Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei zuzenduta dago.
• Esperientziak funtzionatuko balu, familiek hartu beharko lukete erantzukizuna.


Ibilbideak eta ordutegiak

Goizeko txanda (Ikastolara iristea):
1. ibilbidea
• 8:30 – Taxi geltokia Antiguako anbulatorioaren izkinan
• 8:45 – Eskailerak unibertsitatearen aurrean


2. ibilbidea
• 8:30 – José María Sert plazako komunen izkina
• 8:45 – Tximistarri taberna


Arratsaldeko txanda (Ikastolatik irtetean):
• 16:30ean, OINBUS erabiltzen duten ikasleak jasoko dira. Taldea oinez jaitsiko da unibertsitate aurreko eskaileretatik.
 

Nola parte hartu?
Proba pilotu hau antolatzen lagundu nahi badiguzu, formulario hau bete behar duzu zure interesa adieraziz (konpromisorik gabe!):

Zergatik bat egin OINBUSekin?
Zeren elkarrekin ibiliz:


• Txikitatik ohitura osasungarriak sustatzen ditugu.
• Trafikoa murrizten dugu eta Ikastolaren inguruetan segurtasuna hobetzen dugu.
• Ingurumena zaintzen dugu.
• Eta, batez ere, komunitate zentzua indartzen dugu.


OINBUS bezalako ekimenekin, EKINTZA Ikastolan, guztion artean, ingurune atseginagoa, errespetutsuagoa eta ongizate kolektiboarekin konprometituagoa eraikitzen jarraitzen dugu.

Ikusi gure bideoa!


Bat egin OINBUSekin eta hasi eguna ondo!