Ba al dakizu zer espaziotan hezten ditugun Haur Hezkuntzako haurrak? EKINTZA Ikastolako 2 urteko ikasgelan murgiltzera gonbidatzen zaitugu!

2024/11/20

2 urteko gela eskola-etapa hasten duten haurren lehen helmuga da, esploratzeke dagoen mundu berri baterako leihoa, eta, zalantzarik gabe, erreferentzia-gune bihurtuko da, ikastolan egiten duten ibilbidearen oinarriak ezarriko dituena, helduarora arte. EKINTZA Ikastolan, ziur gaude espazioak ere hezten duela, eta, horregatik, ingurune segurua, erosoa eta inspiratzailea eskaintzen dugu, haur bakoitzak bere potentzial guztia esploratu, aurkitu eta gara dezan, gure irakasle-taldearen laguntza eta gidaritzapean eta familien lankidetza aktiboarekin. Baina, hobe kontatu baino... gune hauek ezagutzera gonbidatzen zaitugu bisita birtual honen bidez gure 2 urteko ikasgelan murgilduz!

 

Ba al dakizu zer espaziotan hezten ditugun Haur Hezkuntzako haurrak? EKINTZA Ikastolako 2 urteko ikasgelan murgiltzera gonbidatzen zaitugu!

2 urteko gela eskola-etapa hasten duten haurren lehen helmuga da, esploratzeke dagoen mundu berri baterako leihoa, eta, zalantzarik gabe, erreferentzia-gune bihurtuko da, ikastolan egiten duten ibilbidearen oinarriak ezarriko dituena, helduarora arte. Non aurkitu eta deskubrituko duten elkar, beren ikaskuntzaren protagonista izanik. Jakin badakigu leku horrek maitasunez gogoratzen dituela urte batzuk geroago gure ikaslegoak, etxetik kanpo bizitzara zabaltzen ziren espazio abegikor eta bizigarri gisa.

EKINTZA Ikastolan, ziur gaude espazioak ere hezten duela, eta, horregatik, ingurune segurua, erosoa eta inspiratzailea eskaintzen dugu, haur bakoitzak bere potentzial guztia esploratu, aurkitu eta gara dezan, gure irakasle-taldearen laguntza eta gidaritzapean eta familien lankidetza aktiboarekin.

Reggio Emiliaren esperientziatik ikasita, EKINTZA Ikastolako 2 urteko gelako txokoak diseinatuta eta ordenatuta daude miaketa eta material desberdinekiko kontaktua sustatzeko. Diseinuak aukera ematen die haurrei autonomiaz eta segurtasunez mugitzeko beren ikasgelaren barruko eta kanpoko espazioan, bai eta zaintza-ohiturak eta ingurunearekiko errespetua hartzeko ere. Jolas librea gure oinarrietako bat da, eta txokoekin lan eginez garatzen dugu: Eraikuntza, Jolas Sentsorialak, Ipuinak, Intimitaterako Espazioa, Jolas Sinbolikoa, Irudikapen Artistikoa, Mugimendua eta Natur Txokoa, guztiak behaketaren, esperimentazioaren eta jolasaren bidez ikaskuntza sustatzeko pentsatuak.

Material naturalak erabiltzen ditugu, esaterako, hostoak, harriak eta adarrak; baita haurrek etxetik ekartzen dituzten material birziklatuak ere, hala nola tapoiak, botoiak edo botilak, arakatzeko eta aztertzeko espazioak eraikitzeko. Gainera, bizitzarako ezinbestekoa den konpetentzia sustatzen dugu adin goiztiarretik: sormena.

Halaber, gela handi eta argitsu horrek kanpoko espazio seguru propioa du, eta sorkuntza, estimulazio sentsoriala eta mugimendua sustatzeko jolaserako materialak egoten dira: hondarra, tipia, baratza, urarekin eta tapiokarekin betetako bainuontziak, motorrentzako zirkuitua, musika-txokoak eta eraikuntzako txokoak, igotzeko eta salto egiteko elementuak edota eskuekin aritzeko eskailerak, besteak beste.

Baina, hobe kontatu baino... bisita birtual honen bidez espazio hauetan zehar ibiltzera gonbidatzen zaitugu!

SARTU 2 URTEKO GELAN

 

Nahiago duzu aurrez aurre egin? Hitzordu pertsonalizatua eska dezakezu, edo urtarrilaren 11ko ate irekien jardunaldietan izena eman, gure proiektua eta instalazioak bertatik bertara ezagutzeko. Zure zain gaude!


Ate irekien jardunaldian izena emateko formulariora joan edo bisita pertsonalizatua eskatu.