2025/03/14
Datorren apirilean Aste Santuko Campusaz gozatzeko aukera izango dugu EKINTZA Ikastolan, Premier Camps Donostiarekin lankidetzan. Udalekua apirilaren 14tik 16ra eta 22tik 25era egingo da, 3 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei futbolaz, dantzaz, kirol anitzez, jokoez eta eskulanez gozatzeko aukera eskainiz. Ohi bezala, aisialdiko jarduerez gain, jangela eta harrera zerbitzua jarriko ditugu familien eskura.
Premier Camps Donostiarekin lankidetzan, Aste Santuko Campusaz gozatzeko aukera izango dugu aurten ere EKINTZA Ikastolan. Udalekuak apirilaren 14tik 16ra eta apirilaren 22tik 25era egingo da, 3 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei futbolaz, dantzaz, kirol anitzez, jokoez eta eskulanez gozatzeko aukera eskainiz, baita Lourdes Txikira bisita egiteko aukera ere.
Ohi bezala, aisialdiko jarduerez gain, jangela zerbitzua eta haurren zaintza zerbitzua jarriko ditugu familien eskura, EKINTZA Ikastolan familia kontziliazioa erraztu nahi baitugu, zuen bizitza profesionala eta pertsonala uztartu ahal izan ditzazuen.
Campuseko jarduerak 9:00etatik 13:30era izango dira. Haurrak lehenago edo geroago ekarri edo jaso behar dituzten familientzat, gainkosturik gabeko zerbitzua eskainiko dugu 8:00etatik 9:00etara eta 13:30etik 14:30era.
Jantoki-zerbitzuari dagokionez, eguneko jarduerak amaitu ondoren eskainiko da. Bazkaria gure ikastolako sukaldean prestatuko da, menu osasuntsu batekin eta bertako produktuekin. Zerbitzu hau aukeratzen duten familiek 14:30etik 15:30era hartu ahal izango dituzte haurrak. Jantokiaren kostua 7,5€-koa izango da egunean.
Premier Camps tarifak
Gainera, gogoan izan % 5eko deskontua izango duzuela bigarren anai-arrebarentzat eta izen-ematearekin batera, parte hartzen duten haurrek kamiseta bat jasoko dutela opari gisa.
Horixe da EKINTZA Ikastolan antolatzen dugun proiektuetako bat, gure haur eta gazteek kalitatezko aisialdiaz goza dezaten.
Izena eman nahi duzu? Aukeratu zure campusa
Gogoratu lekuak mugatuak direla!