2024/01/08
Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Ebaluazioa Diagnostikoaren emaitzak jaso berri ditugu EKINTZA Ikastolan. Eta poz zein harrotasunez esan dezakegu gure ikasleek bataz beste konpetentzia guztietan atera dituzten emaitzak Euskadiko batez bestekoaren gainetik daudela, ebaluazioak kontuan hartzen dituen bi mailetan. Datuak nabarmenak dira, bereziki, matematika eta ingelesean.
Kanpoko ebaluazio guztiak mugatuak diren arren, ebaluazio diagnostiko honek gure ikasleen konpetentzia maila altua eta emaitzen joera positiboa dela adierazten digute. Alegia, ikastolan egiten dugun gertuko jarraipenak eta martxan dugun metodologia berritzaileak bere fruitua ematen duela ikus dezakegu!
Bi urtean behin egiten den kanpoko ebaluazio froga honek euskara, gaztelania, ingelesa, matematika, zientzia eta ikasten eta pentsatzen ikasi konpetentziak ebaluatzen ditu eta joan den ikasturtean, gure ikastolako LH4 eta DBH2 mailetako ikasleek parte hartu zuten.
DBHn, % 46,3 maila aurreratuan matematiketan
Esan bezala, gure ikasleen emaitzak arlo guztietan onak izanik, matematiketan lortutakoak aipatzekoak dira. Orohar, maila aurreratuan dauden ikasle kopurua bereziki handia da eta hasierako mailan dagoen ikasle kopurua berriz, oso txikia. DBHren kasuan, Euskadiko batazbestekoarekin alderaztuz:
DBHn, % 48,1 maila aurreratuan ingelesean
Konpetentzia matematikoan bezala, ingelesean ere primerako emaitzak lortu dituzte gure ikasleak. DBHko datuei erreparatuz eta Euskadiko batazbestekoarekin alderaztuz:
Azkenik, oso maila aurreratuan kokatzen dira, baita ere, gure ikasleek Euskaran eta Gaztelanian hizkuntza komunikazioan lortutako emaitzak.
Zorionak guztiei egindako lanagatik eta erakutsitako gaitasunagatik!