Eraikin historikoak eta etorkizuneko arkitektura 3Dn diseinatzen

2026/06/12

EKINTZA Ikastolan STEM diziplinetako (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) ezagutza artearen eta sormenaren ahalmenarekin uztartzen dituen hezkuntzaren alde egiten dugu. Testuinguru horretan, Batxilergoko 1. mailako Marrazketa Teknikoko ikasleek proiektu arkitektoniko inspiratzaile bat garatu dute ikasturtean zehar, sormena, elkarlana eta teknologia digitala bateratuz.

Eraikin historikoak eta etorkizuneko arkitektura 3Dn diseinatzen

Aurtengo erronka eraikin historikoetan eta paisaia handietan inspiratutako espazio arkitektonikoak diseinatzea izan da. Ikasleek irudimena eta diseinu teknikoa uztartu dituzte, ingurune ikusgarri eta futuristak sortuz.

Lanketa egiteko, bi tresna profesional erabili dituzte: SketchUp eta Twinmotion. SketchUp softwareak 3D modelaketa zehaztasunez egiteko aukera eman die ikasleei, eraikinen egiturak, formak eta espazioak diseinatuz. Bestalde, Twinmotion plataformarekin, sortutako modeloak ingurune errealista bihurtu dituzte, argiztapena, materialak, paisaiak eta efektu bisualak gehituz.

Proiektuaren bidez, ikasleek gaitasun teknikoak garatzeaz gain, sormena, arazoen konponketa, komunikazioa eta talde-lana ere landu dituzte. Diseinua eta teknologia eskutik joan dira prozesu osoan zehar. Hortaz, arkitektura eta diseinu digitalaren mundua gertutik ezagutzeko aukera izan dute ikasleek eta bakoitzak inspirazio iturri desberdinak hartuta, sormen handiko proposamenak gauzatu dituzte.

 

Ikasleen proiektuak

LORADOMA

LORADOMA proiektua Ekialdeko jauregi handietan inspiratutako eraikuntza ikusgarria da.

Basamortuaren erdian kokatutako oasis baten antzera diseinatuta dago. Barruan zuhaitzak, landareak eta iturri handi bat daude, atseden hartzeko eta naturaz gozatzeko espazio lasaia sortuz.

MENDASOA

MENDASOA itsasoaren erdian dagoen isla txiki batean kokatutako itsasargi moderno eta berezia da.

Eraikinak balkoi zabal bat dauka, itsasoaren ikuspegi panoramikoarekin, eta energia berriztagarriak erabiltzeko eguzki-panelak integratzen ditu. Gainera, barrualdea nahikoa handia da bertan bizitzeko aukera irudikatzeko, diseinu modernoa eta funtzionaltasuna uztartuz.

NEONILO

NEONILO proiektuak arkitektura eta ingeniaritza uztartzen ditu eskala handiko egitura batean.

Lau piramide erraldoik zubi altxatuen euskarri lana egiten dute, eta horien gainetik igarotzen dira errepideak eta komunikazio-bideak. Hareazko irla txikiak elkartzeko diseinatutako sistema futurista da, paisaia ikusgarri bat sortuz.

COLOSSEUM

COLOSSEUM proiektua uraren ertzean eta mendiz inguratutako paraje lasai batean kokatutako anfiteatro erraldoia da.

Forma obalatua duen eraikin honek kontzertuak, ikuskizunak eta ekitaldi handiak hartzeko diseinua dauka. Bere arkitekturak espazio ikusgarri eta berezi bat sortzen du, naturarekin harmonian.

 

Proiektuen erakusketa

Ikasturte amaieran, DBH3 eta DBH4ko ikasleentzat erakusketa txiki bat antolatu zen. Bertan, Batxilergoko ikasleek urtean zehar egindako lanak aurkeztu zituzten, eta gazteagoek 3D diseinuaren eta arkitektura digitalaren mundua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Proiektuak ezagutu nahi? Hemen ikus ditzakezu.