Gabonetarako aisialdi planen bila zabiltza? Zatoz EKINTZA Ikastolako Kanpusera!

2024/12/09

Abenduaren 23, 24, 26 eta 27an, eta Premier Camps Donostiaren eskutik, aurten ere Gabonetako Kanpusaz gozatzeko aukera izango dugu EKINTZA Ikastolan. 3 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteek kirolaz, dantzaz eta bestelako jolas eta eskulanez gozatzeko aukera izango dute. Zaintza eta jantoki zerbitzua ere eskaintzen dugu. Izena eman nahi duzu?

 

Gabonetarako aisialdi planen bila zabiltza? Zatoz EKINTZA Ikastolako Kanpusera!

Premier Camps Donostiaren eskutik, aurten ere Gabonetako Kanpusarekin gozatzeko aukera izango dugu EKINTZA Ikastolan. Kanpusa abenduaren 23tik 27ra gauzatuko da (25a ezik), eta bertan 3 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei kirola, dantza eta bestelako jolas eta eskulanez disfrutatzeko abagunea eskainiko diegu.

Aisialdiaz gain, jangela eta zaintza zerbitzua jarriko ditugu behar duzuen guztien eskura, izan ere, EKINTZA Ikastolan, familia-kontziliazioa ahalbidetzen dituzten baliabideak baitauzkagu beti familien eskura, zuen bizitza profesionala eta pertsonalaren egunerokoa uztartzea samurragoa izan dadin.

Kanpusaren jarduerak 9:00etatik 13:30etara izango dira. Edozein kasutan, haurrak lehenago ekarri edota jaso behar dituzuen familientzat zaintza zerbitzua martxan jarriko dugu, gainkosturik gabe, 8:00etatik 9:00ak bitartean eta 13:30etik 14:30era.

Jangela-zerbitzuaz ere disfrutatu ahal izango dute parte hartzaileek, eta otorduak eguneko jarduerak behin amaituta eskainiko dira. Gure ikastolako sukaldean bertako produktuekin prestatutako otordu osasuntsua izango da, eguneko 7,5 €-ko kostua izango duena.

 

Premier Camps tarifak:

  • ABENDUAK 23, 24, 26, 27: 95€
  • EGUN BAKARRA: 30€

 

Eta kontuan izan, %5eko beherapena izango duzuela bigarren anai edo arreba-ahizpagatik.

Hauxe da EKINTZA Ikastolan gure haur eta gazteek kalitatezko aisialdiarekin goza dezaten antolatzen dugun egitasmoetako bat.

Izena eman nahi? Egin zure aukera eta jaso ezazu opari-kamiseta bat!

EMAN IZENA

 

Gogoratu leku mugatuak direla!