Hezkuntza integrala EKINTZA Ikastolan: 2 urtetik 18 urtera bitarteko ibilbidea ikasleen gaitasun guztiak zabaltzeko

2024/11/27

EKINTZA Ikastolan pertsona arduratsuak, libreak eta konpetenteak izateko hezten ditugu gure ikasleak. Pertsona erreferente izateko. Gurean egiten duten bizitzako ibilbidea esanguratsua bezain garrantzitsua denaren jakitun gara eta horrek erabateko konpromiso eta ardura hartzea garamatza. Gure ikasleak 2 urtetik 18 urtera bitarte eramango dituen ibilbide honetan barrena hezkuntza berritzaile eta kalitatezkoan oinarritzen gara, pedagogia propioa landuz eta errespetua funtsezko zutabea izanik. Haurtzarotik helduarorako bide horretan bidelagun gaituzte uneoro ikasle nahiz familiak. Gurekin zatoz?

Hezkuntza integrala EKINTZA Ikastolan: 2 urtetik 18 urtera bitarteko ibilbidea ikasleen gaitasun guztiak zabaltzeko

EKINTZA Ikastolan pertsona arduratsuak, libreak eta konpetenteak izateko hezten ditugu gure ikasleak. Pertsona erreferente izateko. Gurean egiten duten bizitzako ibilbidea esanguratsua bezain garrantzitsua denaren jakitun gara eta horrek erabateko konpromiso eta ardura hartzea garamatza. Gure ikasleak 2 urtetik 18 urtera bitarte eramango dituen ibilbide honetan barrena hezkuntza berritzaile eta kalitatezkoan oinarritzen gara, pedagogia propioa landuz eta errespetua funtsezko zutabea izanik. Haurtzarotik helduarorako bide horretan bidelagun gaituzte uneoro ikasle nahiz familiek.

Euskal kulturan errotuta gauden itunpeko kastola gara, horregatik eskaintzen dugu hezkuntza-proiektu euskalduna, baina eleaniztuna eta mundura begirakoa aldi berean. Arreta berezia jartzen dugu irakaskuntzaren pertsonalizazioan eta hurbileko arretan, eta giro motibatzailea eta konfiantzazkoa sortzeko ahalegina egiten dugu egunero.

Gure ikasleak haiek nahi dutena izan daitezen eta nahi dutena lor dezaten inspiratzen ditugu eta horretarako, gure altxorretako bat da gure talde egonkorra, konprometitua eta grinatsua, 2 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleei haien ikaskuntza-bidaian laguntzeko eta aktibatzeko beti prest dagoena.

 

Nola gauzatzen dugu ibilbidea etapa desberdinetan?

 

Haur Hezkuntza (2 urteko gela). Hauxe da abiapuntua. Haur bakoitzak bere potentzial guztia arakatzeko, deskubritzeko eta garatzeko abagune paregabea. Guretzat ezinbestekoa da haurren ongizate fisikoa, afektiboa eta emozionala bermatzea, beraz, autonomia sustatzen dugu jolasen, jardueren eta mugimendu libreen bitartez, ikastolak eskaintzen dizkigun gela eta espazio egokitu eta anitzak baliatuz. Haur bakoitzaren heltze-prozesua eta ikaskuntza laguntzen dugu eta ekarpena egiten diogu, betiere errespetuz, pertsona bakoitzak bere garapen-prozesu propioa duela aitortuz. Euskarazko eta euskal kulturako murgiltze linguistikoarekin hasten dira hemen txikiak eta, gerora, mundura zabaltzen dira ingelesarekin.

 

Haur Hezkuntzan, haurren beharrak eta jakin-minak lehenesten ditugu, ikaskuntza-prozesuan eta etaparen helburuei ondoen erantzuten dieten metodologiak modu berritzailean uztartuz. Esaterako, Howard Gardnerren askotariko adimenen teoriaren eta Loris Malaguzziren ehun hizkeren teoriak oinarri hartuta, errespetutik eta konfiantzatik lantzen dugu garapena. Etapa honetan, irakaslea haurraren gidari eta laguntzaile bihurtzen da, baina, jakina, familia ezinbestekoa da, horregatik, ikastolaren eta familiaren arteko lankidetza estua mantentzen dugu, funtsezkoa baita lehengo eskolatze urteetan.

Egunerokoa txokotan antolatzen da, jolas libreko jarduerak sustatuz eta talde kohesioa eta hizkera lantzeko batzarraren bitartez. Ikasleentzako garrantzitsuak diren gaietan oinarritutako proiektuak ere lantzen ditugu eta garapen emozionala eta komunikazioa indartzeko helburuarekin psikomotrizitate saioetan murgiltzen dira txikiak. HHn euskaraz bizi gara eta ingelesera hurbiltzen hasten gara 3 urtetik aurrera.

 

Lehen Hezkuntza: Etapa honetan ezagutza, jakin-mina eta autonomia sustatzen ditugu haur bakoitza bere ikaskuntzaren protagonista izan dadin. Lehen Hezkuntzan, egunero lantzen ditugu ezagutzak, konpetentzia linguistiko elebiduna, iniziatiba edo sormena, eta egitura kooperatiboa, Aniztasuna eta metodologia aktiboak dira gure oinarrizko ardatzak. Horretarako, funtsezkoa deritzogun Batera egitura sortu dugu, Euskara eta Matematika ikasgaiak lantzeko garaian, bi gelak elkartuz eta ikasleak talde txikitan banatuta. Hiru irakasleren laguntzarekin, ikasleen ikasteko esperientziaren aberastasuna eta Aniztasuna sustatzen ditugu eta gertuko arreta lantzen dugu halaber. Gainera, lankidetza gertukoa eta konfiantzazkoa sustatzen dugu familiekin, etengabeko komunikazioaren bidez, haur bakoitzaren ongizatea eta garapena bermatzeko.

 

DBH. Helduarorako bidaia aktibatzen hasten da hemen eta etapa horretako gure erronka da ikasleentzako konfiantzazko laguntzaileak bihurtzea. Familiaz gain, helduarorako laguntza sendoa eta pertsona bakoitzak bere bidea aukeratzeko bultzada gara gu. Etapa honetan, ikasmaila bakoitzak hiru tutore ditu. Ratioa batezbestekoa baino altuagoa da eta, horri esker, irakasleek talde txikiagoak behatu eta jarraitu ditzakete. Halaber, gertuagoko harremana eta harreman estuagoa izan dezakete ikasleekin eta familiekin. Lehen hautazko ikasgaiak agertzen dira etapa honetan, eta ikasleak haien interesak perfilatzen hasten dira. Bakoitzak bere etorkizunerako egokienak diren erabakiak har ditzan, tutoretzen, orientazio-zerbitzuen eta hainbat arlo profesionali buruzko prestakuntza-saioen bitartez, erabateko orientazioa eskaintzen dugu.

 

Batxilergoa: Ibilbidearen amaierako etapa erabakior honen helburu nagusia da ikasleei etorkizuneko hezkuntzarako –izan unibertsitateko ikasketak edo goi-mailako zikloak– oinarri sendoa ematea, eta haien interesak, gaitasunak eta trebetasunak behar bezala bideratzea. Aipagarria da ikastolako ikasle gehienek unibertsitateko goi-mailako ikasketak egitea erabakitzen dutela, Batxilergoan eskaintzen ditugun bi modalitateekin lotutako ezagutza-adarrekin lotuta: Zientzia eta Teknologia, eta Giza eta Gizarte Zientziak. Eta haietaz oso harro gaude, izan ere, urtez urte, unibertsitatera sartzeko proba egiten duten ikastolako ikasle guztiek gainditzen dute proba; nota gure inguruko ikastetxeen batezbestekoa baino apur bat handiagoa izaten da gainera. Zein da hemen gakoa? Tutoreen errefortzua eta orientazioa. DBHn bezala, ikasmaila bakoitzak hiru tutore ditu, hortaz, irakasleek talde txikiagoak behatu eta jarraitu ditzakete eta horrez gain, Bigarren Hezkuntzan hasitako bideari jarraituz, tutoretzak, orientazio-zerbitzuak eta prestakuntza-saioak intentsifikatzen ditugu arlo profesional desberdinetan. Testuinguru honetan, meOrienta programa berritzailea ere txertatu dugu.

Aipatu, halaber, Academica Corporationekin lankidetzan, goi-mailako zikloko ikasleei diploma Duala® lortzeko aukera ematen dien Donostiako ikastola bakarra garela. Batxilergoko tituluak baliozkotzeko nazioarteko programa ofiziala da eta bi titulazio lor daitezke aldi berean: beraien herrialdekoa eta American High School Diploma.

 

EKINTZA Ikastolan 2 urtetik 18 urte bitarte ikasleek egiten duten ibilbidearen pintzelada batzuk eskaini nahi izan dizkizugu. Ziur gaude, dena den, kontatzea baino, elkar ezagutzea aberasgarriago egingo zaigula guztioi. Aurrez aurre artatzea nahi baduzu, gustura hartuko zaitugu. Hitzordu pertsonalizatua eska dezakezu, edo urtarrilaren 11ko ate irekien jardunaldietan izena eman, gure proiektua eta instalazioak bertatik bertara ezagutzeko. Zure zain gaude!

 

Ate irekien jardunaldian izena emateko formulariora joan edo bisita pertsonalizatua eskatu.