2025/08/21
Duela urte batzuetatik hona, EKINTZA Ikastolak Premier Campsekin elkarlanean dihardu udalekuak eskaintzeko, hitzordu benetan berezia bihurtu direnak. Jokoak, kirola, ikaskuntza eta dibertsioa dira edizio guztiak betetzen dituztenak, eta haurrek eta begirale taldeak ahalik eta gehien gozatzen dute esperientzia honetaz. Dagoeneko egiaztatu dugu uda hau ez dela salbuespena izan: udalekuak arrakastatsuak izan dira berriro, eta familia askok esperientzia luzatu nahi izan dute. Horregatik, berrikuntza gisa, Premier Campsek udaleku-aste bat gehiago egingo du irailaren 1etik 5era, ohi bezala, ikastolako gure instalazioetan.
Campusa 3 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago, eta kirolaz, dantzaz eta bestelako jolas eta eskulanez gozatzeko aukera izango dute. Proposamen anitza iraila energiaz, ilusioz eta esperientzia berriekin hasteko.
Jarduerak 9: 00etatik 13:30era egingo dira. Hala behar duten familientzat, doako zaintza-zerbitzua eskainiko da, zuen seme-alabak goizeko 8: 00etatik 14:30ak arte utzi edo jaso ahal izateko. Horrela, egun horietan hain beharrezkoa den lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzea erraztuko da.
Gainera, nahi eta behar dutenek jantoki-zerbitzua erabili ahal izango dute. Jarduerak amaitu ondoren zerbitzatuko dira otorduak, eta menu osasuntsu eta orekatu bat izango da, ikastolako sukaldean bertako produktuekin egina. Prezioa 7,5 €-koa izango da eguneko.
Zenbat balio du iraileko campusak?
Eta, jakin dezazuen, udan haurren alboan aritu den begirale talde berak jarraituko duela irailean, proiektuaren jarraitutasuna eta kalitatea ziurtatuz.
Gure seme edo alaba apuntatzeko, zer egin?
EKINTZA Ikastolan, txikienek aisialdiaz, kirolaz eta bizikidetzaz gozatzeko aukerak eskaintzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, baita familiek lana eta bizitza pertsonala bateratzen lagunduko duten baliabideak izan ditzazuen ere. Premier Campsen itxarongo zaituztegu!