DBH 4. mailako neska-mutil talde bat Maxdorfen, Alemanian, egon dira astebetez. Lehenago, ikasle alemanak izan genituen gure artean eta orain trukearen bigarren zatia osatu dugu. Leku berri bat ezagutu dute, ekintza asko egin dituzte eta oso ondo pasa dute.
Joan den asteburuan, 6. mailako mutilen saskibaloi taldea Donostialdeako txapelduna geratu zen, eta Gipuzkoako txapelketan lehiatuko da Ekaineko 3an, 9an eta 10ean. Halaber, EKINTZA B nesken Hockey taldea ere Donostialdeako txapelduna izan zen. Zorionak guztioi eta horrela segi!!!