EKINTZAren Garapena

1977
1983
1984-85
1986
1989
1997-2004
2002
2006-2016

1977

Hezkuntzako aditu talde batek, Paco Marinen gidaritzapean, 1977ko irailean EKINTZA zabaldu zuen, horrela elebidun esperientzia (B eredua) hasiz. Irakaskuntza-jarduera Haur Hezkuntza (orduan Eskolaurre), Lehen Hezkuntza (orduan OHO) eta Batxilergo ikasleekin hasi zen. Jatorrian, ikastetxe berriak ikasleenganako arreta arduratsua adierazten du, giza eskubideetan oinarritutako baloreen garapenera eta Euskara eta Euskal Kulturaren sustapenera. Ez-konfesionala eta edozein alderdi politikotatik at dagoela aitortzen du. EKINTZAk dio helburuen lorpenean emaitza onak eskuratzeko baliabide pertsonal eta material onak dituela. Langileen antolaketa, tutoretzaren sustapena, Psikologia Saila, Arduradunak neurri batean liberatuak… nabarmena den gauza da lehenengo esparruan. Gure instalazio eta bitarteko teknologiakoen zabalkuntza eta etengabeko hobekuntza bigarren esparruan.

1977

1983

EKINTZA ikastolak bokazio berritzaile nabaria dauka historian zehar okasio askotan erakutsi duen bezala. 1983an geletan Informatika gehitu zenekoa da adibide argi bat.

1983

1984-85

1984an ikastola zabaltzeko obrak hasi ziren eta horrela leku faltari erantzuna eman zitzaion. Inaugurazio ofiziala 1985eko irailaren 13an izan zen.

1984-85

1986

1986an EKINTZA FUNDAZIOA, fundazio kultural pribatua, sortu zen. Hasierako sustatzaileen donazioei esker, aipatutako fundazioa EKINTZA ikastolaren entitate nagusi eta titularra izatera pasa zen. Zuzenbide juridiko honek, ikastolari, ikastetxe batean garrantzitsua den egonkortasun instituzional handia ahalbidetzen dio.

Urte berean, EKINTZAk “Eusko Ikastola Batza” (EIB) Ikastolen Elkartearen sorrera bultzatu zuen, elkarte honetan ikasleen %25 baino gehiago diren 12 ikastola daude.

1986

1989

EKINTZA Ikastolak Eskolaz Kanpoko Jarduerei beti garrantzia handia eman die prestakuntza osagarri gisa eta jarduera akademikoekin lotuta. 1989an Musika Eskola sortu zen, musika tailerrak, lengoaia musikala, instrumentuak, abesbatza eta orkestra txikiaz osatuz. Urtero ehunka ikaslek parte hartzen dute.

1989

1997-2004

1997an EFQM kudeaketa eredua (egungo kudeaketa eredu aurreratua) gehitu zen eta, besteak beste, Etengabeko Hobekuntzaren ezarketa sistematizatua erantsi zuen. MEC-ek 2001ean Kalitateari emaniko lehenengo saria, 2002an Eusko Jaurlaritzak Zilarrezko Q-a eta 2004an Urrezko Q-a gure kalitateari emaniko esker onak dira.

1997-2004

2002

2002an EKINTZAren XXV. urteurrena ospatu zen. Ekitaldi nagusian, Kursaaleko auditorioan 2002ko urriaren 25ean ospatu zena, besteak beste, bultzatzaileen eginkizuna aitortu zen. Guraso elkartearen ezinbesteko lankidetza eta garrantzitsua bertako lehendakariak izan zirenei opari bat emanez ezagutua izan zen.

2002

2006-2016

Inguru soziolinguistikoaren garapen naturala eta egindako analisiak, gure esperientziaren emaitza, eramaten gaitu 2006-07 ikasturtetik aurrera eta era aurreratuan, “E” eredua deitutako planteamendu linguistiko berri bat ezartzera eta bere ezarpena 2016an maila guztietan bukatu da. Egun ikasgai gehienak euskaraz irakasten dira, batzuk gaztelaniaz eta, goi-mailatan, ikasgai edota gai batzuk ingelesez.

2006-2016