Loreen proiektua lantzen ari dira egun hauetan Ahuntzen gelako ikasleak. Lore mota ezberdinak ezagutu dituzte, ikastola inguruan lore bilketa egin dute, loreak ere landatu dituzte eta eskulanak ere egin dituzte.
Argi mahaietan pilotekin jolasean aritu dira Pottokak eta Txepetxak. Formak, koloreak eta argi-itzalak ere badira heziketarako tresna, eta jolaserako gailu.
Sormena, kooperazioa, eta dibertsioa sustatzea dute helburu Hazi&Heziko udalekuek, eta aurten udaleku horietan parte hartzeko aukera izango dute EKINTZA-ko ikasleek ikastolan bertan. 2 urtetik 6 urtera arteko haurrei zuzendutako udalekuak dira.
Dantza, kirola eta eskulanak uztartzen dituen Sportsandlanguales Premier Camps udalekuak EKINTZAn izango dira aurten. Ekainaren 28tik uztailaren 30era izango dira, goizeko ordutegian, eta 6 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta.