ELKARTASUNA – COMPLICITAT – AMISTAD izenburupean DBH 1. mailako ikasleak eta Kataluniako Peralada Institutukoak, elkarrekin truke birtuala egiten ari dira, egoerak hala baldintzatuta.
Marrazketa teknikoa ikasgaia ematen duten batxilergoko lehen mailako ikasleek hainbat arkitektura proiektu garatu dituzte ikasturtean zehar Sketch Up softwarea erabiliz.
Loreen proiektua lantzen ari dira egun hauetan Ahuntzen gelako ikasleak. Lore mota ezberdinak ezagutu dituzte, ikastola inguruan lore bilketa egin dute, loreak ere landatu dituzte eta eskulanak ere egin dituzte.