Elkartasuna – Complicitat – Amistad
ELKARTASUNA – COMPLICITAT – AMISTAD izenburupean DBH 1. mailako ikasleak eta Kataluniako Peralada Institutukoak, elkarrekin truke birtuala egiten ari dira, egoerak hala baldintzatuta.
Proiektuaren helburua eremu geografiko desberdinetako nerabeak hurbiltzea da, haien arteko komunikazioa eta haien hizkuntza eta errealitateekiko errespetua sustatzeko.
EKINTZA ikastolan beti eman izan diogu garrantzia gure kulturari, hizkuntzari, inguruari… eta berdina egin nahi da proiektu honekin. Baina inguruan ditugun beste kultura, hizkuntza eta eremu batzuekin.
Ohiko egoera batean, beste herrialde bateko ikasleekin egingo genukeen eran, adibidez, truke birtual honek ere gure horretan laguntzen digu, inguruan, gertuago edo urrutiago ditugun gizarteak ezagutzea.
Iruzkin berriak