Ametsetako etxeak diseinatu dituzte batxilergoko ikasleek

Marrazketa teknikoa ikasgaia ematen duten batxilergoko lehen mailako ikasleek hainbat arkitektura proiektu garatu dituzte ikasturtean zehar Sketch Up softwarea erabiliz.

Ametsetan horrenbestetan irudikatu duten etxeak gauzatu dituzte; baina ametsetatik baino errealetik gehiago dute lan hauek, egunerokoan, hainbat lanketa egin behar izan baitituzte, marrazketarekin, arkitekturarekin eta informatikarekin lotutako erronkei erantzuteko.

Natura, itsasoa, lasaitasuna eta joera modernoak gustuko dituztela argi geratzen da egin dituzten lanak ikusitakoan. Ikusi nola amesten duten EKINTZA-ko ikasleek! Lan bikainak egin dituzte!

Proiektuen xehetasunak ikasleek sortutako hurrengo web orrian aurki ditzakezue:

https://sites.google.com/view/ametsetako-etxeak-20-21/hasiera?authuser=0