2019-2020 Urtekaria

Argitalpena Guraso Elkartearen eta erakundearen arteko elkarlanaren emaitza da. Ikastolako lantalde guztiek ahalegin berezia egiten dute orrialde hauek argia ikus dezaten. Batetik aurreko ikasturtean azpimarragarriak izan diren jarduerak eta albisteak balioan jartzen dira; bestetik, EKINTZAko hezkuntza komunitate guztiarentzat interesgarriak izango diren artikuluak eta informazioak aukeratu eta prestatzen dira, eta azkenik, noski, ikasleek zein familiek jakin-min handiz espero duten ikastolako ikasle zein lantalde guztien argazkien bilduma aurkezten da.