GURASO ELKARTEA. Zer da, nortzuk gara, zer egiten dugu.

EKINTZA Ikastolako IGE – Ikasleen Guraso Elkartea ikastolako familia guztiak ordezkatzen dituen elkartea da, eta kide guztiak bertakoak ditu. Bere lana, ikastolako familien eta Zuzendaritzaren arteko zubia izatea da, eta horretarako bien arteko harremana arina eta koordinatua da. Gainera, ikastolako egunerokoan ere parte hartzen du, ikasle eta familientzat interesgariak diren  jarduerak desberdinak sustatzen eta antolatzen ditu eta. Horren adibide, Esate baterako, BAGOAZ mendi taldea, kirola eta ariketa fisikoa familian eta ingurune natural batean egiten laguntzeko sortu zena; AZOKA TXIKIA, familiek behar ez duten eskola-material guztia erosi, saldu edo emateko ekimena, testuliburu zein musika-tresnak, esaterako; edo IKASLAN, ikastolako familiei beren seme-alaben zaintzarekin edo eskola-jarraipenarekin lotutako zereginetan laguntzen dieten goi-mailako geletako ikasleek osatutako taldea.

Familien ordezkaritza hori ahalik eta ondoen antolatzeko, guraso elkartearen barruan bi organo nagusi daude: Zuzendaritza Batzordea eta Ordezkarien Batzordea. Kolektibo horiek osatzen dituzten pertsonak aldatu egiten dira ikasturte bakoitzean. Zuzendaritza Batzordea sei pertsonak osatzen dute une honetan, eta zuzendaritzarekin zuzeneko harremana izateaz arduratzen dira. Era berean, gai ekonomikoak eta guraso-elkartearen gaien kudeaketa bere gain hartzen ditu. Bestalde, Ordezkarien Batzordea, Zuzendaritza Batzordeko kideez gain, gela bakoitzeko ordezkaritza duten familiek osatzen dute. Horrela, EKINTZA Ikastolako familia guztien ordezkagarritasuna, informazioa eskuratzea eta proposamenak egiteko aukera ziurtatuta daude.