Irakasle-tutorearen lana hemen deskribatzen dena baino askoz zabalagoa da; bere tutoretzen heziketaren arduradun zuzena denez, ikasleen jarduera guztiak antolatzen ditu, horien artean ikasleak zaintzea eta eskola-orduetatik kanpo haien gurasoekin hitz egitea. Atal honetan, beraz, Etikari eskainiriko denboraren alderdi tutorialaz arituko gara.
Berezko izaera, balore egokiak eta autonomia gero eta handiagoa duten ikasle kritikoak (hitzaren esanahi positiboan) hezi nahi baditugu, hori lortzeko baliabideak eman beharko dizkiegu. Etikako klaseen barruan, tutoretzak taldeko pertsonen arteko harremanak aztertu eta dagokionean hobetuko ditu; taldearen jardueretan sortu diren arazoak aztertu eta konponduko ditu, eta azal daitezkeen kexei erantzungo die, ikasleak “eskolako klima” hobetzeko prozesuan sartuz.