Orain dela hiru urte hasi ginen EKINTZA Ikastolan amerikar batxilergoa eskaintzen. Ez dute ikasle guztiek egiten, baina aukera hori eskaintzea erakargarria eta interesgarria iruditu zitzaigun eta geroz eta ikasle gehiago dira animatzen direnak. Hala, aurten sei ikasle berri hasi dira eskolekin eta ikasturte berriari...
EKINTZA Ikastolako Euskara Batzordeko bileran DBH3 eta Batxilerra 2 bitarteko ikasleen ordezkariak izan ditugu elkarrekin Euskaraldia prestatzeko. Aspaldiko nahia izan da burutu duguna, ikasleak Euskara Batzordeko bilerara etorri eta beraien iritziak entzun ahal izatea. Oso pozik gelditu gara izan dugun hartu-emanarekin. Aberasgarria izan da...
EKINTZA Ikastolan hainbat gela aldatu eta moldatu ditugu metodologia berrietara egokituz. DBHko 1. gelan esaterako, erdian duten kristalezko atea ireki egiten dugu batzuetan eta, besteetan, itxita egoten da, ekintzaren arabera. Izan ere, ikasleak talde lanean aritzea dugu helburu. Modu honetara, lan egiteko modu aktiboagoa...
EKINTZA Ikastolan gogoz hartu dugu ikasturte berria, batez ere, bi urte gogorren ondoren ikastola irekitzen hasi eta gurasoak zentrora sartzen hasi direlako. Oso pozik gaude, izan ere, sinistuta gaude beharrezkoa dela elkar ezagutu eta zaintzea gure ikasleek goxotasunez hasi dezaten ikasturte berria. Eta ederra...