Besarkadak, musuak eta goxotasuna nagusi dira aurtengo ikasturtean, eta…hau poza!
EKINTZA Ikastolan gogoz hartu dugu ikasturte berria, batez ere, bi urte gogorren ondoren ikastola irekitzen hasi eta gurasoak zentrora sartzen hasi direlako. Oso pozik gaude, izan ere, sinistuta gaude beharrezkoa dela elkar ezagutu eta zaintzea gure ikasleek goxotasunez hasi dezaten ikasturte berria. Eta ederra da egunero horretarako aukera dutela ikustea.
Ordutegi malgua
Eta helburu honek oraindik eta indar handiagoa du ikastolako txikienengan. Hala, aurtengoan gurasoek ordutegi malgua dute goizetan eta 9.00etatik 9.30era ekarri ditzakete umeak. Esploratzaile txikiak gurasoekin igotzen dira gelara eta era goxo batekin, denbora errespetatuz uzten dituzte bertan, horren beharrezkoak dituzten besarkada eta musuak eman eta gero.
Iruzkin berriak