Gela irekiak, modu aktiboagoan eta malguagoan lan egiteko

EKINTZA Ikastolan hainbat gela aldatu eta moldatu ditugu metodologia berrietara egokituz. DBHko 1. gelan esaterako, erdian duten kristalezko atea ireki egiten dugu batzuetan eta, besteetan, itxita egoten da, ekintzaren arabera. Izan ere, ikasleak talde lanean aritzea dugu helburu.

Modu honetara, lan egiteko modu aktiboagoa eta malguagoa lortzen dugu. Hala, eguna taldeak batzarrean hasten du eta metakognizioa da egunaren bukaerako egitekoa, norberak ikas-prozesuaren hausnarketa eginez.

Uda aprobetxatu genuen obrak egiteko eta oso pozik gaude emaitzarekin. Gelak elkartu eta irekitzeko modua lortu dugu eta ikasleen aurkegiak ikustea besterik ez dago esperientzia aberasgarria izaten ari dela ohartzeko.