Amets Arzallus Batxilergoko lehen mailako ikasleekin izan da ‘Miñan’ liburuari buruz hitz egiten

Batxilergo lehen mailako ikasleak Amets Arzallusekin egon dira. Hasieran Miñan liburuari buruz aritu da idazle eta bertsolaria, Ibrahima ezagutu zuenetik eta liburua argitaratu arte bizitakoak kontatu ditu.

Ikasleek galderak egiteko aukera izan dute eta azkenean, denen laguntzarekin agur bertso bat abestu du.

Miñan liburuko 20.000 ale saldu dira dagoeneko euskaraz eta hainbat hizkuntzatara itzuli da.

Mila esker Amets, plazer handia izan da zu gure artean izatea!