Uda gogoz? Ezagutu EKINTZA Ikastolan prest daukagun udalekuen eskaintza anitza

Ikasturtearen amaiera gerturatzen doa eta EKINTZA Ikastolan haur eta gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza zabala partekatu nahi dizuegu udari begira. Aurten ere udalekuekin gozatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek, ekainaren 24tik abuztuaren 2ra bitartean.

Hazi&Heziren zein Premier Campsen aukerak osatzen dute ikastolak proposatutako udako egitaraua, adin tarte guztiek aisialdia bermatua izan dezaten. Bi kasuetan, gainera, aisialdiaz gain, guztien eskura jarriko ditugu jangela eta zaintza zerbitzua, izan ere, EKINTZA Ikastolan, familia eta bizitza uztartzeko ahaleginean, baliabideak eskaintzeko prest baikaude, zuen bizitza profesionala eta pertsonalaren egunerokoa uztartzea samurragoa izan dadin.

 

HAZI & HEZI udalekuak (2-7 urte)

Haurrek jolas kooperatiboetan, artean, eskulanetan eta haimaika gauza desberdinetan oinarritutako jarduerez gozatuko dute. Helburua talde-lana, sormena eta dibertimendua sustatzea da, giro seguru eta dinamiko batean.

Horretarako, esplorazioa eta esperimentazioa ahalbidetzen duten zein zentzumenak garatzen laguntzen duten materialak erabiltzen dituzte ekintzetan, adin bakoitzerako egokiak diren jarduerak eginez. Aire librean egiteko jarduerak egingo dituzte, ikastolako instalakuntzetan zein inguruko eremuek eskaintzen dizkieten ingurune ezinhobean.

 

Noiz?

Hazi&Hezi udalekuak ekainaren 24tik abuztuaren 2ra bitartean izango dira, 09:00etatik 13:30era edo 15:30era bitartean. Zaintza zerbitzua ere eskainiko da 08:00etatik 09:00etara bitartean, eta behar duten familiek jangela zerbitzua izango dute eskura, ikastolan bertan sukaldatuko den menu osasuntsua, hain justu. Nahi dutenek, 07:45erako eraman ahalko dituzte haurrak udalekuetara, asteko 20€ gehiago ordainduta.

Asteka eman beharko da izena, eta gutxieneko egonaldia aste batekoa izan beharko da.

Honatx prezioak:

 

Izen emateak: 680 787 828 /  colonias@haziandhezi.com

 

 

PREMIER CAMPS (3-14 urte)

Premier Camps Donostiaren eskutik, aurten ere udako Kanpusarekin gozatzeko parada izango dugu EKINTZA Ikastolan.  Kanpusa 6 astez gozatzeko izango da, ekainaren 24tik abuztuaren 2ra bitartean, eta bertan 3 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoei kirola, dantza eta bestelako jolas eta eskulanez disfrutatzeko abagunea eskainiko diegu, baita Lourdes Txikira bisita egiteko aukera ere.

Aipatu bezala, aisialdiaz gain, guztien eskura jarriko ditugu jangela eta zaintza zerbitzua.

Jarduerak 9:00etatik 13:30etara izango dira, baina haurrak lehenago ekarri edota jaso behar dituzuen familientzat zaintza zerbitzua martxan jarriko dugu, gainkosturik gabe, 8:00etatik 9:00ak bitartean eta 13:30etik 14:30era.

Jangela-zerbitzuari dagokionez, eguneko jarduerak behin amaituta eskainiko da. Gure ikastolako sukaldean bertako produktuekin prestatutako otordu osasuntsua izango da, eguneko 7,5 €-ko kostua izango duena.

 

Datak eta tarifak

 

Astebete edo bi aste aukeratuz gero, asteak 105 euroko kostua izango du.
3 aste edo gehiago hautatuz gero, 95 euro/asteko.

Eta kontuan izan, %5eko beherapena izango duzuela bigarren anai edo arreba-ahizpagatik.

Hauxek dira EKINTZA Ikastolan gure haur eta gazteek kalitatezko aisialdiarekin goza dezaten antolatzen ditugun egitasmoetako batzuk. Izena eman nahi? Egin zure aukera!

Izen-ematearekin batera, kamiseta bat oparituko zaie haur eta gaztetxoei.

Bizkor! Gogoratu plaza mugatuak dira!