LH 5. mailako ikasleak Arotz Enean izan dira elkar ezagutzen

LH 5. mailakoak aurreko astean Arotz Enean egon ziren elkarbizitzetan. Egun ederrak igaro dituzte bertan eta elkarrekin jolastu eta esperientzia berriak bizitzeko aukera eskaini zaie.

Elkarbizitzak, indar handia ematen diogun egitasmoa da EKINTZA Ikastolarentzat. Izan ere, euskararen erabilera bultzatu, talde-harremanak sendotu eta ingurunearekiko errespetua bultzatzen ditugu era honetara. Hiru urtero gelak nahasten ditugunean egiten ditugu elkarbizitzak, ikasleek elkar ezagutu dezaten. Hala, aurtengoan LH 3. mailakoak Arritxulon izan dira bi egunez eta gau batez, LH 5. mailakoak Arotz Enean eta DBH 1ekoak Ollora joango dira.

Ikusi zein ederki pasa duten LH 5. mailako ikasleek Arotz Enean, ondoko bideoan: