Abesbatzako kideak Lamourous erresidentzian izan dira kantatzen

EKINTZA Ikastolako abesbatzako kideak Intxaurrondoko Lamourous erresidentziako egoiliarrak bisitatzen izan dira.

Lamourous hirugarren adineko erreferentziazko zentroetako bat da, Pertsonarengan Ardaztutako Arreta Ereduan aitzindaria eta Matiaren Arreta Ereduaren sustatzailea delako. Eremu zabal eta argitsuak ditu, beharrezko zerbitzu guztiekin hornitutako modulutan antolatuta. Antolamendu horri esker, talde txiki eta homogeneotan bizi dira egoiliarrak, eta arreta zuzenagoa eta pertsonalizatuagoa ere eskain dezakete zentroko arduradunek; horretaz gain, etxekoa bezalako giroa sortzea lortzen dute, egoiliarra errazago moldatzeko.

Helburu garbia du: pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea, unean-unean behar dituzten laguntzak hornituz eta adinekoaren autonomia jorratuz.

Eta belaunaldien arteko harremana bultzatuz, EKINTZA Ikastolako abesbatzako lagunak bisitan izan dira. Abesti ederrak kantatu dizkiete bertako aiton-amonei. Giro goxoan egoiliarrak aho zabalik uzteraino.

Gure ikastolako gaztetxoek nola abesten duten ikusi nahi duzu? Eman klik bideari eta gozatu!