Ahuntzak eta Xaguak hondartzan izan dira

Haurraren ongizate afektibo-emozionala zaintzeko eta indartzeko antolatzen ditugun ekintzen artean dago hondartzara egin duten irteera.

Haur baten bizitzako lehen urteak ereiteko urteak dira, eta oinarrizko balioak eguneroko jardunean garatzen dituzte, besteak beste, ingurunearekin harremanetan jartzen direnean. Hala, EKINTZA ikastolan ohikoak ditugun irteerak egin dituzte egun hauetan Haur Hezkuntzako 4. mailako Ahuntzek eta Xaguek.

Ikastolatik horren gertu dugun Ondarretako hondartzan izan dira, taldea indartuz, gorputz mugimendua landuz, naturaz, inguruneaz eta hiriaz gozatuz, norberaren autonomia garatuz, eta, batez ere, jolastuz.

Baliabide horietan oinarrituta, eta haur bakoitzaren garapen pertsonalera bideratuta, ikastolan egiten ditugun ekintzak sozializaziora bideratuta daude, egitearen plazeretik pentsatzearen plazererako prozesua egin dezaten.

Jarraian dauden bideoak ikusi besterik ez dago haurrek halako irteeretan zeinen ongi pasatzen duten ikusteko.